Hilaren 26an estreinatuko da ‘Arriya’ filma zinemetan

  • Alberto Gorritiberearen bigarren filma da Arriya, eta Zumaian, Zestoan eta Gipuzkoako beste hainbat lekutan egin ziren grabaketak aurreko udan. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez egindako filma da, eta maiatzaren 27an bota zuten lehen aldiz doan Zestoako plazan.


2011ko abuztuaren 24an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Filmeko eszena bat, apustuaren unean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uztailaren 26tik aurrera aurkeztuko du Gorritibereak Arriya Euskal Herriko zinemetan. Zinemagileak bi sendik harri baten inguruan egindako apustua hartu zuen filmaren ardatz; nork mugituko duen milaka kiloko harria azkarrago, zaldi batek edo mando batek, horra hor filmeko bi familien arteko apustua.

Hiru hizkuntzatan egin da filma, eta hori euskaldunen errealitatearen isla ahalik eta justuena egiten saiatu delako dela azaldu du zuzendariak: "euskarazko pelikula bat da, baina euskaldun bezala, nik uste dut herri baten metafora egiten hasten garenean barreneko osagai guztiak kontuan izan behar direla. Ezin gara mugatu hizkuntza batera."

Filmak nazioarteko hainbat zinemalditan hartu du parte, eta hainbat sari ere eskuratu ditu.

Hona hemen, Argia astekarian 2287.alean Gorriti aita semei egindako elkarrizketa.

Tarte honetan, Malagako zinemaldirako prestatutako trailerra:

 

 

Irakurri gehiago: Zestoa Euskal Herria Gipuzkoa
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...