Hilabete daramate Tubacex Taylorreko langileek greba mugagabean, eta zuzendaritzak negoziatzeko asmorik gabe jarraitzen duela salatu dute

  • Langileek salatu dute Artziniegako lantegiko zuzendaritza osatzen duen pertsona bakarraren soldata %60 igo dela azken lau urteetan.


2026ko urriaren 14a - 07:30
Tubacexen Derioko bulegoen aurrean mobilizatu ziren langileak iragan ostiralean. Tubacex Taylorreko langileak
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hilabete bat bete dute Artziniegako Tubacex Taylor fabrikako langileek greban. Iragan irailaren 9an abiatu zuten lanuztea, hitzarmena berritzeko helburuarekin. Izan ere, nabarmendu dutenez, 13 urte daramate lan-baldintzetan inolako hobekuntzarik izan gabe, eta epealdi horretan prezioek %26 egin dute gora. 

Grebalarien esanetan, zuzendaritzak hilabete osoa darama “bizitza seinalerik eman” eta “negoziatzeko borondaterik erakutsi gabe”. “Lotsagarritzat” jo dute hori, eta gaineratu dute “aurrekontu faltak” ez diela enpresako buruei eragin, nabarmenduz Artziniegako lantegiko zuzendaritza osatzen duen pertsona bakarraren soldata %60 igo dela azken lau urteetan. “Soldata igotzeko ez dago krisirik. Langileekin negoziatzera esertzeko, aldiz, isiltasuna eta mespretxua baino ez dago”, salatu dute beharginek. 


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.