Hika antzerki taldeak Alessandro Bariccoren Zeta eleberri ospetsuaren egokitzapena estreinatuko du bihar (2) Donostian. Lanaren zuzendari Agurtzane Intxaurraga eta Arantxa Iturbe arduratu dira moldaketaz. Zeta Hikaren orain arteko ekoizpenik handiena da eta berrogeita hamar profesionalek hartu dute parte.