Hezkuntza eragileak zatituta, urriaren 26ko mobilizazioen aurrean

  • Hego Euskal Herrian LOMCE legea aplikatzen ari direla salatzeko, hilaren 26an mobilizazioak deitu dituzte Steilas eta ELA sindikatuek. Bat egin dute ESK, CCOO eta UGT sindikatuek eta EHIGEk, ez ordea IAk, LABek, Ikastolen Elkarteak, Kristau Eskolak eta Sortzen-ek, horietako gehienen arabera egun berean Espainiako Estatuan deitu duten grebak ez dielako Euskal Herriko beharrei erantzuten.


2016ko urriaren 25an - 07:30

Nafarroan zuzenean eta EAEn Eusko Jaurlaritzaren Heziberri planaren bidez LOMCE legea aplikatzen ari direla diote ELA eta Steilasek, eta ordubeteko lanuztera deitu dute 26 goizerako. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, manifestazioak egingo dituzte lau hiriburuetan. Besteak beste, sindikatuek kritikatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak hezkuntzan “murrizketa dinamika jasanezina” daramatela, administrazio guztiek “errebalidez osatutako kanpo-ebaluazio sistema obsesibo eta perbertsoa” ezarri nahi dutela edota “euskarari lehentasuna eman ordez ingelesari ematen zaiola”. Curriculum eta hezkuntza eredu propioa ere aldarrikatu dute.

EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak bat egin du adierazpenarekin eta “errebaliden kontra mobilizatzera” deitu dituzte familiak. “Gaur egun, euskal eskola publikoko familiok ez dakigu nolakoak izango diren kanpo-probak, ezta noiz eta nortzuk egingo dituzten ere. Hori dela-eta, argibideak eskatu dizkiogu jarduneko Hezkuntza sailburuari”, gaineratu dute.

“Madrildik datorren deialdiari, ez”

Aldiz, beste hainbat eragilek argi adierazi dute ez dutela mobilizazioekin bat egingo. Ikastolen Elkartearen hitzek laburbiltzen dute gehienen mezua: “Madrildik datorren LOMCE inposaketari ez, eta honen kontra Madrildik datorren deialdiari ere ez”. Madrilen eskola paktu berria negoziatzen ari direla eta grebak horri erantzuten diola diote Ikastolek, baina izan LOMCE, izan datorren legea, “Madrilek ezartzen digun markoa gainditu eta Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntza sistema eraiki behar dugu”.

Sortzen elkarteak salatu du “Estatutik egiten den deialdiak ez duela, besteak beste, Euskal Herriaren errealitatea kontuan hartzen, ezta burujabetzarako daukagun eskubidea aitortzen ere. Ondorioz, gure herriaren beharrak eta interesak oinarrian izango lituzkeen hezkuntza sistema propioa izateko daukagun eskubidea eta beharra ere ez dira deialdi horren planteamenduan barnebiltzen”.

Antzeko mezua zabaldu du LABek, eta errebalidak protagonista bihurtu diren garaiotan, ebaluazio ereduan jarri nahi izan dute arreta: “Beharrezkoa dugu bestelako ebaluazio sistema bat non ikaslea ez ezik, irakasle taldea, eskola, familia (hau da, komunitatea) eta finean, sistema guztia ebaluatuko den. Hobekuntzan, ekitatean, aukera berdintasunean oinarritu eta bide horretan aurrera egiteko neurri zehatzak eskainiko dituena”.

Espainian grebara deitu duen Sindicato de Estudiantes sindikatuarekin oso gogor mintzatu dira Ikasle Abertzaleak: “Ez dugu bat egingo ikasleon zapalkuntza bermatzen duen sindikatu batekin, eta are gutxiago sindikatu erabat españolista den batekin”.

Azkenik, Kristau Eskolak ere adierazi du ez dutela mobilizazioekin bat egingo.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude