Herritarren itunetik itun nazionalera

  • Herritarron ituna aurkeztuko du Gure Esku Dago dinamikak larunbat arratsaldean Bilbon milaka herritar batu nahi dituen ekimenean. 2013tik erabakitzeko eskubidearen inguruan bildutako ideia, lan, esperientzia eta proposamenak jasotzen dituen dokumentua da, "itun nazional" baterako hazia. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 07an - 12:10

Erabakitzeko eskubidea oinarri hartuta herritarrak aktibatzeko sortu zen Gure Esku Dago herri dinamikak orain arteko lanaren bilketa egin du. Larunbatean plazaratuko du Herritarron ituna izeneko dokumentu mardula. Ez osorik, zati batzuk baino ez. Jasotzen dituen ideia nagusiak, alegia. 

2013tik gaur arteko ibilbidean jasotako esperientziak, gogoetak eta proposamenak biltzen dira itunean. Dokumentua, beraz, herritarrek gizarteko eragile desberdinen esku utziko dute, jarraipena eman diezaioten. Sakonera. "Aurrerapausoak emateko". Gizarteko eragile desberdinen babesarekin "itun nazional bat" adosteko. Eta bide horretan Herritarron ituna eta larunbateko ekitaldia giltzarriak izan daitezke.

2018an zenbait galdeketa egin ostean "olatu honen bukaera" iritsiko da. Gure Esku Dagoren orain arteko dinamikaren amaiera, eta fase berri baten hasiera. Aurrera begira "aukera bakarra" aurreikusten dute Gure Esku Dagoko lagunek: "Erabakitzeko eskubidearen benetako egikaritzantz urratsak ematea". 

Galdera herrietatik hirietara eta Euskal Herri mailara

2017a "galdeketen urtea" izan da hainbat herritan. Herrietatik, hiriburuetara eta haratago "benetako galdera egiteko ordua" heldu da. "Euskal Herri mailan prest gaude erabakitzeko?" galderari erantzuteko unea. Horregatik, osatu dituzte galdera ikurrak auzoz auzo eta herriz herri herritarrak bilduz Gure Esku Dago lantaldeetako kideek. 

Ekainaren 10ean ere galdera ikur erraldoi bat osatzea dute helburu Bilbon, Euskadi plaza eta Eliptika plaza lotzeko. Bizkaitarrek Eliptika plazan izango dute lekua eurentzat gordeta.

Aurretiaz konpromiso txartel eta puxika bana eskuratu beharko dute bertaratzekoak direnek. Antolaketa eta gastuen ordainketa errazte aldera. 

17:30ean galdera ikurra osatu ostean, altuera handian paratuko duten kamerak jasoko ditu irudiak, ordubeteko iraupena izango duen ekitaldia hasiko da. "Ez dela aspergarria izango" aurreratu dute antolatzaileek, eta "barre egiteko aukera" ere izango dela.  

Ostegunean, balorazioa

Ekainaren 8an, ostegunean, lau urte beteko dira Gure Esku Dago sortu zenetik eta giza katearen erronka aurkeztu zuenetik. Urteurrenaren harira, lau urteko ibilbidearen balorazioa egingo dute prentsaren aurrean lantaldeko kideek eta larunbatean Bilbora joateko azken deia zabalduko dute, mobilizazioaren inguruko xehetasunak ematearekin batera. 

Bestalde, bertan proiektatuko da lehenengoz dinamikaren ibilbidearen laburpen bideoa eta lau urteetan egindakoen txostena banatuko dute.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude