Herriko bozen lehen itzuliaren kontaketa abiatu dute Ipar Euskal Herriko 158 herrietan

  • Bozka eguna izan dute igande honetan Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. 18:00etan itxi dituzte bozka bulegoak. 

Herritar bat bere bozka ematen ari, herriko bozen lehen itzulian. Jenofa Berhokoirigoin

2026ko martxoaren 15ean - 18:07
Azken eguneraketa: 19:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ipar Euskal herriko 158 herrietan bozka eguna izan dute igande honetan, Herriko Kontseiluen osaketa berria bozkatzeko. 115 bat herritan zerrenda bakarra zuten, 30 bat herritan bi zituzten eta hamalau herrietan, berriz, hiru zerrenda edo gehiago. Hori horrela, gehienez hamalau herrietan izanen dute bigarren itzulia datorren igandean.

Orotara, 226 zerrenda osatu dituzte Ipar Euskal Herriko herritarrek. 2025eko maiatzaren 11n bozkaturiko legeari segi, mila biztanlez gorako herriek bete beharreko baldintza herri guziei bideratu zaie lehen aldikoz: zerrenda osoak eta parekideak osatu beharra. Horrek ekarri du zerrenda gutiago aurkeztu direla.

 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.