Joan den ostegunean itxi zuten Loiola auzoko (Azpeitia, Gipuzkoa) santutegiko beheko solairuan zegoen Herri Irratiaren egoitza. Martxoaren 24an Loiola Probintziako Jesusen Lagundiak eta Noticias taldeak akordioa egin zuten lehenak bigarrenari irratia saltzeko. Ondorioz, Noticias taldeak Loiolako egoitza ixtea erabaki du. Egoitza hori Herri Irratiaren lehen egoitza izan zen 1961. urtean eta joan den astera arte hor aritu dira lanean.