Kanadako Elkarte Medikoak (CMA) barkamena eskatu die herri indigenei, praktika medikoentagik edo haien gabeziagatik historikoki eragin dizkieten kalte fisiko eta psikologikoengatik. Barkamen-eskea egin duen ekitaldi berean txosten bat aurkeztu du, medikuen jarduera antietikoak biltzen dituena; tartean, antzutzeak eta tratamendu esperimentalak, haietako batzuk, haurrekin.
CMAk onartu du gaur egun ere badagoela diskriminazioa, eta jatorri indigena duten pertsonek osasun-zerbitzu eskasa jasotzeko arrisku handiagoa dutela, isurien ondorioz. Horren erakusgarri, gainerako herritarrek baino bizi-itxaropen laburragoa dute, eta diabetes, hipertentsio eta buruko gaixotasun gehiago.
Eragindako kalteak aitortzeaz eta barkamena eskatzeaz gain, adiskidetzeko pausoak ere zehaztu ditu CMAk; hala nola aukera handiagoak ematea herri indigenetako pertsonei medikuntzan lan egin dezaten.