Hendaian Ecenarro sozialistak segiko du auzapez karguan

  • Laetitia Navarron buru duen zerrenda abertzalea bigarren kokatu da Hendaian (Lapurdi), botoen %32,56 (1.949) eskuratuta, eta Tristan Proteauren eskuineko zerrendak (Vivre Hendaye-l'avenir vous appartient!) %23,12 (1.384).


2026ko martxoaren 22an - 20:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hendaian, Ipar Euskal Herriko laugarren udalerririk populatuenean, orain arteko auzapez sozialista Kotte Ecenarroren zerrenda (Hendaia Elgarrekin) izan da nagusi, botoen %44,31 lortuta (2 652 bozka). Laetitia Navarron buru duen zerrenda abertzaleak (Hendaia Biltzen) %32,56 (1.949) eskuratu du, eta Tristan Proteauren eskuineko zerrendak (Vivre Hendaye-l'avenir vous appartient!) %23,12 (1.384).

Lehen itzulian abstentzioa %42,88koa izan zen, eta bigarren itzulian ere ia berbera. Handia da kopurua eta, hain justu, Ecenarrok adierazi du "jende gehiegi" abstenitzen dela Hendaian, Kanaldudek egindako galderei erantzunez. Bozka-bulego guztietan nagusi izanagatik pozik agertu da Ecenarro. "Gure zerrenda oso hendaiarra zen" esan du, "osotasuna ordezkatzen zuen". Datozen zazpi urteetan hendaiarrak entzun eta haien ondoan lan egingo duela adierazi du.

Navarron, bestalde, pozik agertu da. "Hendaian zerbait gertatzen ari da", esan du, eta gaineratu: "Ecenarrok eskuinaren babesa lortu duela ikusi da, eta erakusten du beste dinamika batean sartzen garela mandatu berri honetan". Datozen sei-zazpi urteetan oposizio "sendoa" egingo dutela dio.

Zenbatua: %
Eguneratua:
hautetsi
Gehiengoa:
2026
2026


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.