Hendaiako herriko kontseiluak euskara lurraldeko hizkuntza gisa aitortzea bozkatu du

  • Aho batez onartua izan da, “Frantziako ondarearen parte den heinean, frantsesarekin batera”.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko urriaren 2an - 07:00
Hendaia, Ipar Euskal Herriko 13. herria bilakatu da euskararen aitortza egiten. Euskal Irratiak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hendaia euskararen aitortza egin duen Ipar Euskal Herriko hamahirugarren herria bilakatu da. Herriko kontseiluak aho batez onartu du euskararen aitortza, “Frantziako ondarearen parte den heinean, frantsesarekin batera”. Baina gehiengoak zehaztu duenez, Konstituzioaren 2. artikuluaren arabera, frantsesa da Errepublikaren hizkuntza. Aitortza horrek, beraz, ez du euskararen erabilera publikorako eskubiderik sortzen.

Badirudi, beraz, bide legala hartu dutela Hendaian, deliberoa hainbat puntutan Frantziako Konstituzioan oinarritzen baita. Horregatik, pozik agertu da Michelle Mounios Adurriaga, hizkuntza politikaren axuanta: “Berri ona da, eta baieztatzen du Hendaiak eramandako lana euskararen alde, duela 40 urte hartutako engaiamendua da”.

Oposizioak ere txalotu du hartutako deliberoa. Paulo Arzellus Aramendik, Hendaia Biltzen oposizioko kideak, “begien bistakoa dena” azpimarratu du: “Euskara lurraldeko hizkuntza da, eta hemen, jokoz kanpo dena, prefeta da, XIX. mendeko irizpide politikoak aplikatuz, eta zalantzan jarriz herrien erabakia”.

 


Politika kanalean gehiago
2026ko urriaren 12
BARRA WARROAK
Arratoiak eta gezurrak

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.