"Hemen ez da armagintzaren kontrako mobilizaziorik egon"

  • Zenbat eta zein eratako armak egiten dira Euskal Herrian? Nora eramaten ditugu eta zertarako? Gaur, horrelako galderak erantzungo ditu Joseba Sanzek. Gerra hemen hasten da dokumentala abiapuntu hartuta hitzaldia eskainiko du, gaur, Joseba Sanzek Tolosako Antxon Bandres bidaiarien txokoan, 20:00etan. Ataria Irratian hainbat galderari aurrez erantzun die.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 21an - 16:10

Zein unetan dago 'Gerra hemen hasten da' dokumentala?

Mobilizazio eta kontzentrazioak grabatzen ari gara une honetan. Baina bestalde dokumentala bera, elkarrizketa guztiak, maiatza hasieran grabatuko ditugu.

Euskal Herriko armagintza salatzea duzue helburu dokumentalarekin.

Euskal Herriko armagintzaren historia kontatuko dugu, gaur egun egiten dena salatu. Gaur egun, goi teknologiadun konponenteak egiten dira, hemen. Adibidez, Eurofighter Typhoon hegazkinerako, helikopteroentzat eta dronentzat lan egiten da. Horien konponenteak egiten dira Euskal Herrian.

Ezin da esan Euskal Herrian armagintza industriarik ez dagoenik?

Industria handia dugu. Ehun enpresa baino gehiago daude konponente horiek egiten. Ez da industria oso ezaguna. Euskal Herrian intsumisio mugimendua egon zen, Irakeko Gerraren kontrako mobilizazioak izan ziren, baina armagintzaren inguruan ez da ez mobilizaziorik, ez ikerketarik egon.

Gasteizen badago kolektibo bat, duela 20 bat urte lanean hasi zirela, Gasteizkoak izenarekin ari dira. Bi liburu kaleratu dituzte, eta bertan datu guztiak jasota daude: enpresen izenak, zer produzitzen duten, zer herrialdeetara bideratzen duten... Benetan larria da. 

Garai batean Deba ibaiaren arroan izan zena, Eibar edo Soraluzen, desagertu da. Bertan pistolak egiten ziren, baina orain goi teknologiako armamentuen konponenteak egiten dira Euskal Herrian. Propulsoreak eta motorrak...

Gainera, salatu beharra dago, gure portuetatik ateratzen diren lehergai eta bonbak. Hau da larriena. Munizio hori guztia Saudi Arabiara, eta Yemengo gerran erabiltzen ari dira. 12.000 tona lehergai atera dira 2017an, Euskal Herritik.

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-BY-SA lizentziapean ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Eguneraketa berriak daude