argia.eus
INPRIMATU
Helena Taberna: “Memoriarik gabe ez gara ezer”

2008ko irailaren 16a

"Oso harrigarria da erakundeen laguntzak publikoak ez izatea. Komunikabideen bidez jakin beharko litzateke nor aurkeztu den, nork osatzen duen hautapen batzordea, zeintzuk diren laguntzak emateko irizpideak... horrek guztiak publikoa izan beharko luke, eta ez da. Hautapen batzordeetan emakume eta gizonezko kopuru bera egon beharko litzateke, eta ez lukete hurbilekoak izan behar. Izan ere, etxean denok ezagutzen dugu elkar eta 'gauzak' gertatzen dira. Gardentasun handiagoa behar da". (2008ko iraila-urria, 330. zenbakia)