argia.eus
INPRIMATU
Helena Orkoien: “Kantuaren munduan apurka-apurka egin behar da aurrera, ezin duzu arinegi joan”

2007ko abenduaren 19a

Espainiako Interprete Gazteen Saria irabazi du soprano tolosarrak: "Bai, bidea urratzeko beharrezkoa da lehiaketetara aurkeztea, baina kontutan izan behar da beti ezin duzula irabazi, ezta finalera heldu ere. Merezi izan arren, irabazten ez duen jende asko dago eta horrek ez du esan nahi onak ez direnik. Nire ustez, lehiaketa batera aurkezterakoan, gauzarik garrantzitsuena ongi prestatuta joatea, obrak ongi ikasita izatea eta zure buruaz ziur egotea da. Eta hori zure pianistak ere egin behar du". (2007-12-19)