Helegitea jarri dute Arambururen hiltzaileek

  • Le Priol eta Bouvier dira helegitea jarri dutenak: Parisko Zigor Auzitegiak 26 eta hemeretzi urte kartzela ezarri die, hurrenez hurren. Joan den irailaren 25an erori zen erabakia, baina helegitearen ondorioz berriro iragan beharko da auzia.


2026ko urriaren 6a - 13:19
Azken eguneraketa: 16:50
Loik Le Priol (ezkerrean, kasketa beltzarekin) GUDeko desfile batean Blast
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

26 urteko zigorra ezarri zieten Loik Le Prioli, Federico Arambururen hilketa egotzita; Romain Bouvierri, berriz, hemeretzikoa, hilketa saiakera leporatuta. Eskuin muturreko militanteak dira, eta GUD talde faxistako kide izanak biak ere. Duela lau urte hil zuten Federico Aramburu errugbilari profesional ohia, Parisko terraza batean izandako liskar baten ondotik. Hiru aste iraun duen auziaren erabakiari helegitea jartzea erabaki dute ordea.

Auzian bi auziperatuen ideologia faxista agerian utzia izan zen, eta Aramburu hil zutenean kontrol judizialpean zeuden biak ere, "taldean egindako bortizkeria" kasuengatik. Erran gabe doa armak edukitzeko debeku formala zutela, eta ezin zutela bien artean elkartu ere. Le Priolek bere armadako trauma osteko estresa erabili zuen argudio gisa, eta biek ere "defentsa legitimo" gisa aurkeztu zuten beren ekintza. Parisko Dei Auzitegian iragaitekoa da auzi berria, baina oraindik erebakitzekoa da noiz eginen den. 


Paris kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.