"Urtero-urtero administrazioak berak diru mordoa xahutzen du (zentzurik onenean) umeak D ereduan matrikula ditzaten gurasoak konbentzitzen. Kirolari famatuak, kazetari-izarrak... kontratatzen ditu telebistako iragarkietan zein egunkarietako orrialde osoetatik azal diezaguten zein harro dauden seme-alabak euskaraz ikastera bidali dituztelako. Oso ondo. Orain, esango dit norbaitek ea gogoratzen duen helduak euskara ikastera bultzatzeko kanpaina instituzional bat, sikira bat, noiz egin den?" (2002/12/11)