Hego Lapurdiko hautetsi abertzaleek dagokien lekua aldarrikatu dute Herri Elkargoan

  • Dozena bat hautetsi abertzale Hego Lapurdiko Herri Elkargoak Zokoan duen egoitzaren kanpoaldean bildu ziren atzo, instituzio horretan dagokion lekua aldarrikatu eta lankidetzaren aldeko mezua zabaltzeko.


2012ko urtarrilaren 26an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Herri Elkargoaren atarian bildutako hautetsiak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azkaine, Senpere, Urruna, Ziburu, Biriatu, Arbona, Ahetze, Hendaia, Sara eta Donibane Lohizuneko hautetsiak elkartu ziren Zokoan. Salatu zutenez, 2008ko hauteskundeetan botoen %20 eskuratu zuten arren, ez dute ordezkaritzarik Hego Lapurdiko mankomunitateko kontseiluan, alkateek zuzenean hautatzen baitituzte euren ordezkariak.

Kazeta.info-k azaldu duen moduan, abian den errolda-eguneraketak aldaketak ekarriko dizkio Hego Lapurdiko Herri Elkargoari: "Espero bezala, Hendaiak 15 000 biztanleen marra gainditzen badu, herri elkargoak 'aglomerazioa' bilakatzeko eskaera egingo duela baieztatu berri du Michel Hiriart lehendakariak". Izendapen horren bidez, diru-sarrera handiagoak eta eskuduntza berriak ekarriko lizkioke Zokoan bere egoitza duen mankomunitateari. Besteak beste, Lapurdiko eskualde horretan balore estrategikoa hartzen duen garraio antolaketaren alorrean eskuduntza zabalak lortuko lituzke.

Batasunerako deia

Bil Gaiten plataformaren deiari erantzunez, bestalde, hautetsiek adierazi zuten elkarlanean jarraituko dutela ezkerrekoa eta abertzalea den proiektua aurrera eramateko.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...