Erreferenduma egin eta bi astera hartu du erabakia Bagdad-eko auzitegiak. Irakeko Segurtasun Nazionalerako Kontseiluak egindako eskaerari erantzunez eman du atxiloketa agindua Auzitegi Gorenak.
Erreferendum hitza entzun eta Katalunia datorkigu segituan burura. Baina, urriaren 1a baina astebete lehenago ere beste autodeterminazio erreferendum bat egin zen munduan. Kasu honetan, Irakeko Kurdistanen. Irak, Europar Batasuna, Errusia, Turkia… bozkatzearen aurka bazeuden ere aurrera jo zuten kurduek. %72ko parte hartzea lortu zuten eta %92ak independentziaren alde bozkatu zuen.
Orain Irakeko Gobernuak erreferendumaren antolatzaileen aurkako dinamikari ekin dio. Hendren Saleh jo dute erreferendumaren antolatzailetzat eta harekin batera beste bi kide atxilotzeko agindu du auzitegiak. Erreferenduma konstituzioaren aurkakoa zelakoan eta bertan behera uzteko eskatu zuen Bagdadeko auzitegiak irailaren 25eko erreferenduma baino astebete lehenago, baina Kurdistango gobernuak ez zion jaramonik egin eta erreferendumarekin aurrera jarraitu zuen.
Irakeko Gobernuak Kurdistango Gobernu autonomoarekin zituen harremanak bertan behera utzi ditu. Orain berau isolatzeari ekin dio. Horretarako, nazioartearekin zituen aire bidezko harremanak indargabetu ditu. Kurdistan inguratzen duten Iranek eta Turkiak ere, mugak itxi eta olio esportazioak moztearekin mehatxatu dute gobernu kurdua.