Euskararen berreskuratzean hedabideek duten eragina aztertu du Garabidek

  • Hizkuntzen berreskurapenean komunikabideek izan dezaketen eragina eta garrantzia du aztergai Garabide elkarteak plazaratutako Hedabideak liburu-DVDak. Euskararen Berreskuratzea bildumako 3. zenbakia da, eta Alberto Barandiaran kazetariak koordinatu du. Hemen ikusgai duzuen dokumentala ARGIAk ekoitzi du, eta Maialen Sarasua arduratu da produkzio lanaz.


2012ko otsailaren 15ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Liburuko kolaboratzaileak honakoak izan dira: Lorea Agirre, Miren Artetxe, Andoni Barreña, Elixabete Garmendia, Iñigo Iñurrategi, Urko Kolomo, Jon Sarasua, Aitor Zuberogoitia eta ARGIAko zuzendari Xabier Letona.

Liburuak sei atal nagusi ditu: Jon Sarasuaren hitzaurrea; sarrera; Euskal prentsaren historia txikia eta Euskal ikus entzunezkoak eta Internet izeneko kapituluak; gaur egungo euskal komunikabideen gida; eta Sintesia. Creative Commons lizentziapean zabaldu dute.

Euskararen esperientziaren ikerketa eta sintesia egiteko egitasmoaren barruan, bi lan zituen argitaratuak Garabidek gaur arte: Euskararen Berreskuratzea. Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk (sintesi orokorra) eta Hizkuntzen estandarizazioa. Euskararen berreskuratzea II (lehen ale monografikoa).


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...