ARGIA.eus

2022ko ekainaren 28a

Nafarroan Amaiurrek eta GeroaBaik eserleku bana lortu dute

  • Nafarroan UPN-PPk 2 eserleku lortu ditu (2008an ere 2 eskuratu zituen), 126.101 bozkarekin (%38,18); PSOEk eserleku 1 (-1), 72.656rekin (%22,00); Amaiurrek eserleku 1, 49.100ekin (%14,86); eta Geroa Baik beste 1, 42.411rekin (%12,84). Abstentzioa, bestalde, %28,65ekoa izan da (2008an %27,94).

Nafarroako emaitzen jarraipena (Irudia: Wikipediakoaren moldaketa)
2011ko azaroaren 20a

Nafarroako bost diputatuak: Carlos Salvador Armendariz (UPN-PP), Jose Cruz Lapazaran (UPN-PP), Juan Moscoso del Prado (PSN-PSOE), Sabino Cuadra Lasarte (Amaiur) eta Uxue Barkos Berruezo (Geroa Bai).

Nafarroako lau senatariak, bestalde, hauek dira: Amelia Salanueva Murguialday (UPN-PP), Jose Ignacio Palacios Zuasti (UPN-PP), Pachi Yanguas Fernandez (UPN-PP) eta Maria Chivite Navascués (PSN-PSOE).

Iruñeko emaitzak hauek dira: UPN-PPk bozen %39,15 lortu du, PSOEk %18,24, Geroa Baik %15,66, Amaiurrek %14,12, Izquierda-Ezkerrak %5,53 eta UPyD-k %2,27.

Udalerri batzuetako emaitzak (Iturria: MIR):

Altsasu: AMAIUR %28,73, UPN-PP %23,50, P.S.O.E. %21,19, GBAI %17,59, IZQUIERDA-EZKERRA % 4,75, UPyD %1,20.

Atarrabia: UPN-PP %25,82, AMAIUR %24,34, GBAI %18,52, P.S.O.E. %17,46, IZQUIERDA-EZKERRA %7,45 eta UPyD %1,86.

Barañain: UPN-PP %33,83, P.S.O.E. %21,79, GBAI %15,40, AMAIUR %14,21, IZQUIERDA-EZKERRA % 7,41, UPyD %2,25.

Burlata: UPN-PP %31,11, P.S.O.E. % 23,27, AMAIUR %17,41, GBAI %15,27, IZQUIERDA-EZKERRA %6,82, UPyD %1,41.

Etxarri-Aranatz: AMAIUR %61,49, GBAI %17,41, UPN-PP %13,29, P.S.O.E. %4,48, IZQUIERDA-EZKERRA %1,24, UPyD %0,51.

Goizueta: AMAIUR %85,65, GBAI %7,92, UPN-PP %4,49, P.S.O.E. %1,07, PUM+J %0,21

Leitza: AMAIUR %65,15, UPN-PP %14,68, GBAI %14,00, P.S.O.E. % 4,66, IZQUIERDA-EZKERRA %0,56, EQUO %0,37, UPyD %0,12

Lesaka: AMAIUR %48,15, GBAI % 20,71 , UPN-PP %14,45, P.S.O.E. %12,44, IZQUIERDA-EZKERRA %1,68, EQUO %0,67

Lizarra: UPN-PP % 40,63, P.S.O.E. %17,99, AMAIUR %16,13, GBAI %13,43, IZQUIERDA-EZKERRA %5,80, UPyD %1,72.

Lodosa: UPN-PP %46,84, P.S.O.E. %30,63, GBAI % 7,10, AMAIUR %5,93, IZQUIERDA-EZKERRA % 5,76, UPyD %1,46.

Tafalla: UPN-PP %28,39, P.S.O.E. %28,26, AMAIUR %22,73, GBAI %10,86, IZQUIERDA-EZKERRA %4,19, UPyD %1,43.

Tutera: UPN-PP %47,94, P.S.O.E. %27,06, IZQUIERDA-EZKERRA %9,03, GBAI %3,79, AMAIUR %3,56, UPyD %3,55.

Zangoza: UPN-PP %37,80, P.S.O.E. % 25,10, GBAI %14,66, AMAIUR % 10,66, IZQUIERDA-EZKERRA %5,42, UPyD %1,73.

24:00 Ordu erdian ez da datu berririk plazaratu. Hemen lagako dugu kontakizuna. Gogoratu, bozen %99,90 zenbatuta, emaitzak hauek direla: UPN-PPk 2 eserleku lortu ditu (2008an 2), PSOEk 1 (2), Amaiurrek 1 eta Geroa Baik 1. Abstentzioa, bestalde, 28,66koa izan da.

Iruñeko mahai batzuetako bozak daude kontatzeke. Hiriburuan emaitzak hauek dira (%99,60 zenbatuta): UPN-PP %39,14, PSOE %18,25, Geroa Bai % 15,69, Amaiur %14,14, Izquierda-Ezkerra %5,54 eta UPyD %2,27.

23:28 Bozen %99,90 zenbatuta: UPN-PPk 2 eserleku, PSOEk 1, Amaiurrek 1 eta Geroa Baik 1. Mantso doa zenbaketaren azken txanpa. Iruñeko mahai batzuetako bozkak daude zenbatzeke.

22:55 Bozen %99,45 zenbatuta: UPN-PPk 2 eserleku, PSOEk 1, Amaiurrek 1 eta Geroa Baik 1.

22:52 Bozen %98,87 zenbatuta: UPN-PPk 2 eserleku, PSOEk 1, Amaiurrek 1 eta Geroa Baik 1.

22:45 Bozen %98,30 zenbatuta, Geroa Baik eserlekua mantentzen du. Gainerakoak: UPN-PPk 2 eserleku, PSOEk 1 eta Amaiurrek 1.

22:24 GeroaBaik eserleku bat lortuko luke (bozen %97 zenbatuta), UPN-PPri zegozkionetatik 1.

22:17 Botoen %95 zenbatuta, emaitzak ez dira aldatu: UPN-PPk 3 eserleku, PSOEk 1 eta Amaiurrek 1.

22:00 Botoen %89 zenbatuta, emaitzak hauek dira: UPN-PPk 3 eserleku, PSOEk 1 eta Amaiurrek 1.

21:35 Nafarroako emaitzek, botoen %64,36 zenbatuta, berdintsuak izaten jarraitzen dute, Geroa Baik (%12,24) tartea jan dion arren Amaiurri (%13,84)

21:20 Nafarroako emaitzak (botoen %38,49 kontatuta):

UPN-PP: 48.802 boto (%38,69) eta 3 eserleku. PSOE: 30.044 boto (%23,81) eta eserleku 1. AMAIUR: 17.822 boto (%14,12) eta eserleku 1. GeroaBAI: 14.769 boto (%11,70) eta eserlekurik ez.

21:13 Iruñeko emaitza ofizialak (botoen %22,5 kontatuta): UPN-PP %34,50 (7.742 boto), PSOE %21,28 (4.776), GeroaBAI %16,18 (3.632), Amaiur %15,39 (3.455)

20:30 RTVEren eta FORTAren galdeketaren arabera, UPN-PPk 2-3 eserleku lortuko lituzke, PSNk 1-2, Amaiurrek 1 eta Geroa Baik 0-1. (Iturria: Diario de Noticias)

20:10 Geroa Bai eta Amaiur "lehia bizian" daudela esan du Xabier Usabiagak ETB1en, Nafarroa hizpide hartuta. Hego Euskal Herriko bozka guztiak kontuan hartuta, Amaiurrek talde parlamentarioa lortuko luke, gutxienez 5 eserleku ziurtaturik dauzkalako. EAJren kasuan oraindik ezin da ziurtatu taldea lortuko duenik.

20:00   Itxi dira hautestontziak. Emaitzen dantza hasiko da orain. Lortuko al dute abertzaleek eserlekurik? Zenbat eserleku lortuko ditu PSNk? UPN-PPk sondeoek aurreikusten dizkioten 3 eserlekuak lortuko al ditu?

Orri honetan bilduko ditugu Nafarroako emaitza orokorrak eta udalerri batzuetakoak.

19:48 Uxue Barkos (Geroa Bai): "Geroa Baik Nafarroako mapa politikoa alda dezake, irauli egin dezake".

19:40 Sabino Cuadra (Amaiur): "Nafarroan bigarren indar bozkatuena izateko aukera eskura dugu".

19:25 Ordu erdi barru, 20:00ak inguruan, emango dituzte parte-hartzeari buruzko datu ofizialak.

19:20 UPN-PP kexu, Amaiurreko ahaldun batzuek euskal presoen pegatinak zeuzkatelako. (Iturria: Diario de Navarra)

19:00 Herri batzuetan udal hauteskundeak egingo dituzte gaur. Garinoain eta Lukineko herritarrek bozka zuria emateko eskatu dute, hautagaitza aurkeztu duen alderdi bakarrak (Derecha Navarra y Española-Naparra ta Españico Escuñe alderdiak) alkatetza lortu ez dezan. Arbizu, Ituren, Lakuntza eta Iturmendin, besteren artean, Bilduk bakarrik aurkeztu du zerrenda. (Iturria: Gara)

18:20 Arratsaldeko 18:00ak inguruan parte-hartzea %56koa zen, 2008an baino 4 puntu txikiagoa.

17:00 Eguerdiko 14:00etan parte-hartzea %37,87koa zen. 2008an, ordu berean, %40,46koa zen, ia 3 puntu handiagoa. Espainiako Barne Ministerioaren webguneko mapari erreparatuz, parte-hartzea igo den erkidego bakarra EAE dela ikus dezakegu. Herrialdez herrialdeko datu zehatzagoetara sartuta, jabetuko gara Gipuzkoan eta Bizkaian egin duela gora parte-hartzeak, eta Araban behera.

D'Hondt Legea eta nafar abertzaleen eserlekua(k)

D´Hondt Legearen arabera, zirkunskripzio batean gutxienez botoa eman dutenen %3a behar da eserlekua lortu ahal izateko. Eserlekua lortzeko formula aritmetiko bat erabiltzen da taula baten bidez. Ezker-eskuin alderdiak jartzen dira, boto gehien lortu dutenetik gutxien lortu dutenera arte eta, goitik behera 1,2,3... zatiketa egiten da, zirkunskripzioari dagokion eserlekuekin. Esaterako, 2008ko hauteskundeetan, Nafarroan PSNk bosgarren eserlekua 57.918 botorekin lortu zuen. Bistan da eserlekua lortzea ez dela alderdi baten emaitzaren araberakoa, alderdi bozkatuenen emaitzak berebizikoak dira. Nafarroako kasuan, abertzaleek arriskuan dute eserlekua, Geroa Bai eta Amaiur norbere aldetik aurkeztu direlako. UPN-PPk botoetan gora egiten badu eta PSNk ez badu sekulako beherakada izaten, Amaiurrek eta Geroa Baik seguruenik 50.000 boto lortu beharko lituzke, eserlekua ziurtatzeko.

- Irakurri Urko Apaolazaren analisi osoa ARGIAn (PDF)

2008ko emaitzak Nafarroan:

Hiru alderdik lortu zuten ordezkaritza Diputatuen Kongresuan.

UPN-PP: 131.618 bozka (%39,29). 2 eserleku Kongresuan.

PSN: 115.837 bozka (%34,58). 2 eserleku.

Nafarroa Bai: 62.073 (%18,53). Eserleku 1.

Abstentzioa, bestalde, %26,75ekoa izan zen.

Aurkeztutako alderdi guztien emaitzak: Soitu.es / Nafarroa


Nafarroaren Konkista kanaletik interesatuko zaizu...
Irungo alardea eta Braveheart nafarra

Zigarro mentolatuak, Dire Straits taldea eta “dabuten” esaten zuen jendea iraganeko kontuak dira. Inork aldarrikatzen ez duen iragan batekoak. Bazkari familiar batean zure osaba inoiz martxosoak ekarriko ditu gogora eta horri esker jakingo duzu existitu zirela. Are,... [+]


Amaiur, sinbolo baten birsorkuntza

1522ko uztailaren 19an Amaiurko gaztelua bereganatu zuen espainiar gudarosteak, euren erreinuaren defentsan erresistitu nahi izan zuten nafar gerlariak garaituta. Ez zen izan Nafarroako konkistaren borrokaldi funtsezkoena, bai seguruenik sinbolikoena. Historiak isilarazita egon... [+]


2022-06-12
Amaiurtarra

Aise adituko diezue adin bateko espainolei, zerbaiten larritasuna gutxietsi edo apaletsi nahi dutelarik: “Kuban gehiago galdu zen”, harako 1898 hartako inperio kolonialaren hondarren galera gogoan. Hungariarrek ere, gisako esamoldea omen dute, adiera berberarekin... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude