Gipuzkoako Foru Aldundiak hamar ipuin eta bi DVD kaleratu ditu, Elkar argitaletxearen bidez, 6 urtetik gorako haurrei Gipuzkoako iragana azaltzeko; Gipuzkoako historia ipuinen bidez du izena bildumak. Ipuinen egileak dira: Mitxel Murua, Pako Aristi, Jose Luis Olaizola Txiliku, Xabier Mendiguren Elizegi eta Manuel Arregi. Irudiak berriz Juan Carlos Nazabal eta Jose Anjel Lopetegirenak dira. Ipuin bakoitza Gipuzkoako herri batean kokatzen da eta garai konkretu bateko istorioak ditu ardatz: Historiaurrea, Erdi Aroa, 1936ko gerra... Horrez gain DVDak ere jarri dituzte salgai ipuinetako marrazki bizidunekin eta jolasekin.