Haurren hizkuntza garapena euskaraz aztertu ahal izango da Higa tresnari esker

  • Ohikoa bestea baita, haur euskaldunek hizkuntza garapenean zailtasunak dituztenean frantsesezko edo gaztelaniazko ebaluazio tresnak erabiltzen dira sarri. Haurren ahozko garapena aztertzeko balioko duen Higa tresna aurkeztu berri dute, zeinak Euskal Herri osorako balioko duen.


2021eko abenduaren 06an - 10:04
Azken eguneraketa: 11:07
Higa tresnaren aurkezpena. Argazkia: Geroa Fundazioa.

Albistearen berri kazeta.eus hedabideak eman du. Higa tresna Geroa Fundazioak finantzatu du eta 70.000 euroko laguntza eman du. Tresnaren sortze lanetan aritu dira Marie Pourquie Iker zentroko ikerlaria, Maria-Jose Ezeizabarrena Elebilab-eko zuzendaria eta Euskal ortofonisten elkarteko kideak. Tresnak 4 eta 8 urte arteko haur euskaldunen hizkuntza garapena aztertzeko balioko du. Ortofonistek (logopeda deituak Hego Euskal Herrian) garatu dute Higa tresna eta hain zuzen ortofonistek erabiltzeko tresna da. Bai Ipar Euskal Herriko ortofonistek bai Hegoaldekoek euskarazko tresnen hutsune izugarria plazaratu izan dute. Umeen ahozko, idatzizko edo irakurketa jardunaren garapena ebaluatzeko tresna gehienak erdaretan dira eta ebaluaketaren fidagarritasuna zalantzan gelditzen da ikertzen ari direna umeak euskaraz duen garapena aztertzea bada. Horregatik, profesionalentzako tresna garatu dute, euskaraz ari diren umeei lagundu ahal izateko. Helduen eremuan egoera ez da hobea. Higa tresna ez dago oraindik erabilgarri. 250 haurrekin proba egin dute eta emaitzen azterketa garaian dago.

Marie Pourquié neuropsikohizkuntzalaria 2020ko maiatzean elkarrizketatu genuen ARGIAn eta kontatu zigun nola ari ziren tresna garatzen. Elkarrizketa horretan ohartarazi gintuen hizkuntza patologiak dituzten euskaldunak ebaluatzeko euskarazko tresnen premia larriaz: "Zergatik ez dugu hizkuntza kontuan hartuko hizkuntza arazoak baldin badira?"

Urte bereko irailean UEUk eta Iker zentroak Hizkuntzalaritza klinikoko I. jardunaldia antolatu zuten. Besteak beste tresnen gabeziez hitz egin zuten eta Euskal ortofonisten elkartea aurkeztu zuten: Afasiadun euskaldunen bizi kalitatea hobetu nahian


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-17 | Garabide
Manuel Lekuona saria jaso du Iñaki Martinez de Lunak

Euskal komunitateari egindako ekarpena aitortzen dion saria jaso du Garabideren lehendakari den soziolinguista arabarrak.


Eguneraketa berriak daude