“Haurrek denbora gehiegi pasatzen dute pantaila aitzinean eta horrek badu eragina, neurtua da”

  • Maiatzaren 19tik 29ra, Ipar Euskal Herriko 35 eskoletako 3.500 bat haur hamar egunez pantailak uzteko desafioa egiten ari dira. Parte hartze mailan errekorra da, gero eta argiago delako pantailen presentzia handiak eragin txarra duela haurrengan, bai burmuinaren garapenari begira, bai arreta galtzeari dagokionez.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko maiatzaren 22an - 07:00
35 eskoletako 3.500 bat haurrek hamar egunez pantailak uzteko desafioari ekin diote. Ekitaldi berezi honetan parte hartzen dute Baionako Brana eskolako ikasleek. Euskal Irratiak
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Eneko Jorajuria 10 egunez pantailak uzteko desafioaren koordinatzailearen irudiko: "Haurrek denbora gehiegi pasatzen dute pantaila aitzinean, horrela badu eragina, neurtua da. Bereziki, aktibitate fisikoari begira, badakigu haurrak ez direla aski mugitzen, sobera denbora pasatzen baitute jarririk, eta pantailek hori biderkatzen dute."

Horregatik, parte hartzen duten eskolek hainbat ekitaldi antolatzen dituzte talde pedagogikoekin, haurrei eta familiei pantailak saihesten laguntzeko. Baionako Jean-Pierre Brana eskolak lehen aldiz parte hartzen du desafioan eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte, haurrek eta familiek pantailak saihestu ditzaten: irakurketak, rap musikariekin tailer bat…

Lehen egunaren markatzeko, Baionako Brana eskolako haurrek pantailen marrazkiak egin dituzte eta sinbolikoki hauteskundeetako kutxa batean ezarri dituzte, pantailen uzteko hamar egunez. "Lehen aldia da hori ikusten dudala, atzematen dut ideia biziki ona dela", azpimarratu du Eneko Jorajuriak.

Gainera, Baionako herriko etxearekin hitzarmen bat sinatu dute, eta horren arabera, Brana eskolako haurrak Baionako igerilekura urririk joaten ahalko dira hamar egun hauetan. 


Haurtzaroa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...