Haur Literatura Aretoak bere egitaraua izango du


2006ko abenduaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01

Gerediaga eta Berbaro elkarteei esker, 2 eta 12 urte bitarteko umeek literaturaz gozatzeko aukera izango dute Durangoko Azokan. Haur Literatura Aretoak liburutegia eta jolaserako txokoa ditu eta Azokak iraungo duen bost egunetan egitarau propioa eskainiko du. Gaur, 11:30etik 12:30era bitartean Alaitz Muro eta Agurtzane Villate ipuin kontalariek Otsoen kontuak istorioa kontatuko dute eta 14:00etik 16:30era bitartean Antton Irustak eta Enrique Morenteren Mundu zabaleko ipuinak entzuteko aukera izango da.


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude