Haur eta gazte liburuak eskura jarri ditu Saran Ikusi Mikusik

  • Haurrak eta liburuak nagusi egon dira Saran bi egunez, ostiral eta larunbatean, Ikusi Mikusi haur eta gazte literatura azokan. Karrikan xoko guzietan atzematen ahal ziren liburuak, nahieran irakurtzeko. Ikusgarri, tailerrak edota animazioek giro polita ekarri dute herrian.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko urriaren 12a - 15:56
Sarako karrika xoko desberdinetan liburuak pausatu zituzten Ikusi Mikusiko antolatzaileek. Gure Irratia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Haurren irakurzaletasunaren apaltzea agertu bazuen azken PISA azterketak, euskarazko haur literaturak tira baduela agertu da larunbatean. Kalitatezko albumak, haurrentzako sorkuntza anitza eta publikoaren interesa agertu da Saran. Karrika xoko guzietan, pausatuak ziren liburuak irakurtzen ibili ahal izan da publikoa, ikusgarri edota tailerren artean.

Irakurzaletasunaz galdetzeko baliatu gira, ondoko berri sailetan entzuten ahalko ditugu lekukotasunak.

 Gure Irratia

Liburuak harpidetza bidez bidaltzen dituen Hariako Mirentxu Ibargaraiekin hitz egin dugu, irakurzaletasunaz. Kezkak agertzen badira ere, uste du ez dela eskolaren kontra aritu behar edo burasoak kulpabilizatzen:

Josiane Aguerre-Valenciarekin hitz egin dugu ere. Irakaslea da eta idatzi duen liburu baten inguruko tailerra proposatzen zuen. Elkarrizketa entzun. 

 Gure Irratia

Baionako Elkar lan egin duen Matilda Legardinier-k haur literatura baloratzen dutela salmenta gunean erran digu, eta publiko duela ere. 

Liburuez gain, kontalariak atzematen ahal ziren ibiliki, tartean bizikleta baten gainean, Kamishibai baten bitartez publikoa harrapatzen zuen tolosar bat. 

 Gure Irratia
 Gure Irratia
 Gure Irratia
 Gure Irratia

Haur eta gazte literatura kanalean gehiago
2025eko urriaren 29
Heriotza haur literaturan
Bazen behin... izan zen

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.