argia.eus
INPRIMATU
Hasier Arraizek "behar zen tokian" egotea eskertu dio Ortuzarri
  • Gaur Deia egunkarian Hasier Arraiz Sortuko presidenteak idatzitako iritzi artikuluan, Bilboko manifestazioaren deitzaile izan ziren guztien eskuzabaltasuna eta ardura politikoa nabarmendu ditu, eta batik bat EAJren EBBko presidente Andoni Ortuzarren jarrera. Manifestazio bezperan, ostiralean, "behar zen lekuan" egon izana eskertu dio.

ARGIA @argia 2014ko urtarrilaren 15a
Andoni Ortuzar eta Hasier Arraiz. Argazkia: Raul Bogajo /Argazki Press

Eragile guztiei (EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, ELA eta LAB) eman dizkie eskerrak Arraizek: “Ostiral arratsalde zoro hartan iritziak elkartrukatzeko eta adostasunera heltzeko aukera izan genuen arduradun politiko eta sindikalei haien jarrera eskertzen diet”.

Alderdi jeltzaleari buruz zera adierazi du: “Uste dut bidezkoa dela EAJk arratsalde hartan hartu zuen erabakia aintzat hartzea eta hala egiten dugu”.