Bost aldiz diru gehiago emango dio Eusko Jaurlaritzak 'El Diario Vasco'-ri ARGIAri baino "Interneten euskara sustatzeko". Aurten ere, gaztelania nagusi den hedabide batzuek euskara hutsez direnek baino diru gehiago jasoko dute "interneten euskara sustatzeko". Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak banatu ditu “gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko” 2017ko diru-laguntzak, Miren Dobaranen izenean. Atzo argitaratu zuen diru-laguntzen inguruko albistea ARGIAk eta sareetan zalaparta handia sortu da:
Diru gehien El Diario Vascok jaso du, 88.000 euro. Gorriz markatuta oraintxe bertan bere webgunean euskarak duen presentzia. Hau Jaurlaritzaren ustez euskara Interneten sustatzeko diru gehien merezi duen hedabidea. pic.twitter.com/PasSd2Jjgk
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 25 de enero de 2018
Interneten euskara sustatzeko, aurten ere, gaztelania nagusi den hedabide batzuei diru gehiago eman die Eusko Jaurlaritzak euskara hutsez direnek baino. https://t.co/LyvbtWU9pN
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 25 de enero de 2018
Honek hari bat merezi du. Hor doa. pic.twitter.com/SiB085Dp4G
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak banatu ditu “gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko” 2017ko diru-laguntzak, Miren Dobaranen izenean. pic.twitter.com/Wlr6JgaDDO
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 25 de enero de 2018
Irristagarritasuna #kontzeptugisa
— P. Huarte Larraburu (@zaldieroa) 25 de enero de 2018
Zergaitik? Zer irizpide erabiltzen dira hau egiteko? https://t.co/ArsQ4lxmUp
— Aitor Madrid (@aitormadridnaiz) 25 de enero de 2018
Irismenaren kontzeptu ez-ideologiko horiek, you know.
— txerren (@txerren) 25 de enero de 2018
Ez hanka, ez buru: nola azaltzen da hau?
— Xabier Letona (@xletona) 25 de enero de 2018
Bost aldiz diru gehiago Jaurlaritzak 'El Diario Vasco'-ri @argia-ri baino "Interneten euskara sustatzeko" https://t.co/OwslOFHA6g pic.twitter.com/iVcJmLZDr1
Nagusiki gaztelaniaz eginez bultzatzen da euskara interneten.
— Axier Lopez (@axierL) 25 de enero de 2018
Egunero ikasten da zerbait. https://t.co/tnlSMkvmRu pic.twitter.com/ec6fDGg4q1
Horrela ditugu kontuak geurean... https://t.co/bgBkWOozss
— Julen Begiristain (@JulenBegi) 25 de enero de 2018
L O T S A G A R R I A
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) 25 de enero de 2018
Bost aldiz diru gehiago Jaurlaritzak 'El Diario Vasco'-ri ARGIAri baino "Interneten euskara sustatzeko"https://t.co/rZcKo6BgtG |@larbelaitz-ek @argia-n
Ba al zenekien interneten euskara sustatzeko, aurten ere, gaztelania nagusi den hedabide batzuei diru gehiago eman diela Jaurlaritzak euskara hutsez direnei baino? #EmanTaZabalZazu https://t.co/7gU8cBJQcf
— Pilon (@pmendibil) 25 de enero de 2018
Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]
23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.
Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]
2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]
EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.