'Harvey' ez zen ezerezetik sortu. Klima aldaketaz hitz egiteko garaia da

  • Irma urakana Karibea gogor kolpatzen ari den honetan, abuztu amaieran Naomi Klein kazetariak The Intercept webgunean argitaratutako artikulu hau (hemen jatorrizkoa ingelesez) dakarkizuegu euskaratuta. Harvey urakanak hondamendi handia eragin zuen AEBetan, batez ere Houston hirian, eta horren harira idatzi zen artikulu hau Kleinek. Kazetari quebectarrak salatzen du holakoen berri ematean hedabideek testuinguru orokorra –klima aldaketa, alegia– ezkutatzen dutela, eta botereak, berriz, politika desegokiak ezartzeko baliatzen duela katastrofe egoera, gertatutakoaren arrazoi sakonez hausnartu beharrean.

Naomi Klein @NaomiAKlein
2017ko irailaren 08a
(Arg.: The Intercept)

Oraintxe da unea klima aldaketaz eta bihurtzen duten sistemaren gainerako bidegabekeriez hitz egiteko, arraza segregaziotik austeritate ekonomikoraino, horiek bihurtzen baitituzte Harvey eta gisa bereko hondamendiak gizakientzat katastrofe.

Harvey urakanaz eta Houstoneko uholdeez eman den informazioari arreta emanez gero, entzungo dugu holako prezipitazioak aurrekaririk gabekoak direla, inork ez zuela aurreikusi, eta beraz inork ezin izan zuela bere burua behar bezala prestatu.

Baina gutxi entzungo dugu mota horretako aurrekaririk gabeko gertakari klimatikoak eta errekor historikoak hain maiztasun handiz ari direla gertatzen, errekor historikoak klixe meteorologiko bihurtu baitira. Bestela esanda, ez dugu askorik entzungo, zerbait entzutekotan, klima aldaketaz.

Esaten digute oraindik gertatzen ari den giza tragedia bat ez “politizatzeko” nahiaren ondorioa dela hori; ulergarria da. Baina gaia hor dago: klima gertakari batek ezustean joko bagintu bezala jokatzen dugun bakoitzean, inork aurreikusi ezin zuen Jainkoaren ekintza bat bailitzan, kazetariek oso erabaki politikoa hartzen dute. Zaila izanagatik egia ez esateko erabakia, sentimenduak ez mindu eta polemika saihesteko. Zientzialariak oso aspalditik ari dira honelako gertakariak iragartzen, horixe da egia. Ozeanoetako tenperatura igoerak ekaitz handiagoak eragiten ditu. Itsas maila altuagoen ondorioz, ekaitz horiek lehen iristen ez ziren lekuetara iristen dira. Klima beroagoek prezipitazioetan muturrez mutur ibiltzea dakarte: lehorte sasoi luzeen ostean elur edo euri jasa handiak datoz, gutako gehienok hazi ginenean ezagutu genituen eredu egonkorrago eta aurreikusgarriagoen ordez.

Urtez urte gainditutako errekorrak, izan lehorte, ekaitz, sute edo besterik gabe beroarenak, gertatzen dira planetaren tenperatura nabarmenki igo delako errekorrak erregistratzen hasi ginenetik. Harvey eta antzeko gertakarien berri ematea faktore horiek kontuan izan gabe, klimaren zientzialariei horiez hitz egiteko espaziorik eskaini gabe, Parisko Hitzarmenetik irteteko Donald Trumpek hartutako erabakia aipatu gabe, kazetaritzaren betebeharrik oinarrizkoenari bizkarra ematea da: gertakari garrantzitsuak dagokien testuinguruan azaltzea. Horrek uste okerra zabaltzen du jendearengan: oinarrizko arrazoirik gabeko hondamendiak direla, eta beraz ezin zela ezer egin saihesteko (eta orain ere ezin dela ezer egin etorkizunean are okerragoak ez izateko).

Ekaitza lehorrera iritsi baino askoz lehenagotik Harvey-ri buruzko informazioa oso politikoa izanak ere ez du ezertarako balio. Solasaldi amaigabeetan esan izan da ea Trump behar bezain serio jokatzen ari zen ekaitzarekiko, erruz espekulatu da urakan hau haren “Katrina momentua” izango ote zen, eta eztabaida handia (eta bidezkoa) egon da Sandy urakanarengatik emandako laguntzak direla-eta protesta egin zuten eta orain Texasi laguntza eskaintzen dioten errepublikanoez. Hondamendi baten kontura egindako politika mota hori da, hain zuzen, hedabide konbentzionalen erosotasun eremuaren barruan dagoen alderdi-politika, era egokian errealitatea saihesten duena. Eta errealitatea da kutsadura kontrolatzeko beharraren gainetik erregai fosil konpainien interesak jarri izana oso kontu bipartidista izan dela.

Mundu ideal batean denok ginateke gai politika alde batera uzteko berehalako larrialdia pasa bitartean. Gero, mundu guztiak onik ateratakoan, orduan eztabaidatuko genuke luze, zuhur eta publikoki ikusi berri dugun krisiaren ondorio politikoez. Zer erakusten digu eraikitzen ditugun azpiegituren ereduaz? Zer adierazten du benetako oinarri dugun energiaz? (Galdera honek inplikazio gordinak dauzka eskualde horretan nagusi den industria delako, gas eta olioarena alegia, gogorren kolpatu duena). Eta, dagoenekoz harrapatuta gauzkan etorkizunaren latza ikusirik, gaixo, txiro eta zaharren ekaitzarekiko hiper-zaurgarritasunak zer erakusten digu antolatu beharra dauzkagun babes sareez?

Milaka pertsona daudenean beren etxeetatik lekualdatuta, hitz egin beharko genuke klimaren nahasteak eta migrazioek –izan Sahelekoa edo Mexikokoa- elkarrekin dauzkaten lotura ukaezinez. Aukera baliatu behar genuke eztabaidatzeko immigrazio politika baten beharra, abiapuntutzat hartuta milioika jende beren etxeetatik aldentzen dituzten arrazoi handienen erantzukizuna neurri handi batean AEBek daukatela.

Baina ez gara bizi horrelako debate serios eta zuhurra baimendu beharko lukeen mundu batean. Bizi garen munduan agintea daukaten botereek erakutsi dute guztiz prest daudela eskala handiko krisi baten espektakuluari eta jendea hil ala biziko larrialdietan buru-belarri sartuta egoteari zukua ateratzeko, alegia beren politikarik atzerakoienak inposatzeko, egoki asko “apartheid klimatiko” deitu dutenaren bidean aurrerago bultza egiteko. Hala ikusi genuen Katrina urakanaren ostean ere, errepublikarrek ez duten luze itxaron bultzada emateko osoki pribatizatutako hezkuntza sistemari, lan eta fiskalitate legediak ahultzeko, gas eta petroliotarako zulaketa eta findegiak indartzeko, eta Blackwater eta halako mertzenario konpainiei ateak zabaltzeko. Mike Pence izan zen proiektu ziniko horren arkitekto nagusia eta orain bera eta Trump daudenean lemazain ez genuke gutxiago espero behar Harvey ekaitzaren biharamunerako.

Dagoenekoz ikusi dugu Trump Harvey urakanak eragindako zalaparta baliatzen Joe Arpaio indultatzeko, baita polizia estatubatuarren militarizazioa handitzeko ere. Bereziki mugimendu kezkagarriak dira, kontuan edukiz immigrazio kontrolek lanean segitzen duten autobideak uholde pean ez dauden lekuetan (etorkinek beren buruak babestu ahal izatea eragotziz), edo lekuko funtzionarioek lapurreten egileentzat zigorrik handienak eskatuz esan dituztenak (ez da ahaztu behar Katrina ostean New Orleanseko zenbait herritar afro-amerikar tiroz jo zuela poliziak gisa honetako erretolikaren babesean).

Laburtuz, eskuinak berehala probestuko du Harvey, antzeko beste edozein hondamendi bezala, irtenbide faltsuak saltzeko, hala nola polizia militarizatua, petrolio eta gas azpiegitura gehiago eta zerbitzuen pribatizazioa. Ondorioz, jende informatu eta arduratsuek derrigortasun morala daukate krisiaren benetako sustraiekiko, azalduz zein lotuta dauden klima, kutsadura, arrazakeria sistemikoa, zerbitzu sozialen finantziazio falta eta poliziaren gehiegizko finantziazioa.

Egoera hau baliatu behar dugu, baita ere, irtenbide konbergenteak bideratzeko, emisioak era nabarmenean jaitsi daitezen eta, aldi berean, edozelako desberdintasun eta injustiziaren kontra borrokatzeko baliagarriak izateko (The Leap-en saiatu gara halako zerbait egiten eta Climate Justice Alliance –Justizia Klimatikoaren aldeko Aliantza– taldean aspaldi ari dira horretan).

Eta juxtu orain gertatu behar da, ezer ez egitearen kostu humano eta ekonomikoa begien bistan direnean. Krisietan sarri ez dakigu zer den egokia eta zer ez, eta horrek eraginda zalantzak baditugu, porrot egiten badugu, ateak zabalik utziko ditugu hondamendi hau bihotzik gabeko eragileek balia dezaten, aurreikusi daitezkeen helburu negargarriekin.

Eztabaida hauei eusteko leihoak izugarri txikiak dira, hori ere egia garratza da. Emergentzia hau desagertzen denean ez dugu inongo debate publikorik izango; Trumpen txioen jarraipen neurrigabekora eta jauregietako azpijokoetara itzuliko dira hedabideak. Beraz, hainbat pertsona oraindik beren etxeetan atrapatuak daudenean gai garrantzitsu hauez jardutea itsusia dela pentsa baliteke ere, errealistak izanda, bakarrik une honetan da nahiko interes hedabideetan klimaren aldaketaz jarduteko. Parisko akordioren oihartzuna hamarkadatan luzatuko da munduan zehar. Ba, merezi du aipatzea Trump Parisko akordio klimatikotik erretiratu zenean, hedabideek bi egun eskasetan jarraitu zutela txukun samar gaia, gero Errusiara itzuli ziren etengabe.

Duela urtebete kiskali zuen suak Fort McMurray, Albertako hondar bituminosoen boomaren bihotzean dagoen hiria. Autoak errenkan ikus zitezkeen errepidean eta alboetan garrak, irentsi beharrean; irudi horiek mundua geldiarazi zuten denbora batez. Une hartan esan ziguten bihozgabea zela une horretan aipatzea klima aldaketak halako suteak areagotzen zituela, biktimak errudun egiten zituela. Taburik handiena honakoa zen: Fort McMurray elikatu eta ihesean ziren gehienei enplegua ematen dien industria –karbono handiko petrolio mota bat– eta beroketa globalaren arteko loturak erakustea. Ez zen une egokia; elkartasuna eta laguntza bideratzeko unea zen, ez galdera gaitzik egitekoa.

Gai horiek plazaratzea egokitzat jo zenerako, hedabideen arreta beste gune batzuetan zegoen aspaldi. Gaur egun, hondar bituminosoen ekoizpena nabarmen handitzeko planak ase nahian ari dira Albertan, eta gutxienez beste hiru oliobide egitea dute buruan. Han ia inor ez da gogoratzen sute izugarri harekin eta handik atera zitezkeen ikasgaiekin.

Houstonek badu zer ikasi egoera hartatik. Testuinguru jantzia eman eta ondorio garrantzitsuak eskaintzen dituen leihoa txikia da. Ezin dezakegu alboratu. Hondamendi jarraien garai hau elikatzen duenaz zintzoki aritzea ez da lehen lerroan dagoen jendearekiko errespetu falta. Egiazki, hori da haien galerak gogoan izateko modu bakarra; eta kalkula ezineko biktima kopurua ekarriko duen etorkizuna aurreikusteko esperantza bakarra ere bai.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Klima aldaketa  |  AEB  |  Hondamendiak

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2019-02-24 | Santi LeonÚ
GAIZKI ERRANKA
Gure baxua zein ote

Noizbehinka, Nafarroan ale gehien saltzen dituen egunkariak erreportaje bat eskaintzen die Opusek gurean dituen ikastetxeei, Unibertsitateari edo Klinikari: zer-nolako emaitza onak lortzen dituzten ikasleek; puntako tresna bat ekarri dutela ez dakit zein eritasun inon baino hobeki artatzeko; zenbat jenderi ematen dieten lana erakunde horiek eta, oro har, zeinen etekin ekonomiko handiak ekartzen dizkioten Nafarroari.


2019-02-24 | Mikel Irizar
Ikaskuntzaren funtzioa

Bere mendeurrena zela-eta, Eusko Ikaskuntza (EI) erakundeak bi urte luzeko prozesua burutu zuen 2018an, unibertsitateetan, erakunde publikoetan eta gizartean dauden milatik gora aditu eta ariturekin. Helburua zen Euskal Herriaren etorkizunerako egitasmo bat zirriborratzea, 20/25 urteko perspektibarekin.

Prozesuaren emaitza Oñatin gizarteratu zen iazko azaroan, eta Euskal Herriko hiru erakunde nagusietako agintari gorenek eman zioten babesa aurkeztutako egitasmo partekatuari. Ez dago... [+]


2019-02-24 | Be˝at Sarasola
Estatista xaloak

Azken urteotan, Espainiako Estatuko lehia politikoan –Euskal Erdikoan bezalaxe–, boladan da pragmatismoaren aldarria. Trantsizioan hausturatik erreformarako bidea egin zuten saldoari egungo lau xentimoko populistak gehitu zaizkie, Iñigo Errejon buru dutela. Alabaina, egoera aski absurdua da, Espainiako panorama politikoan ezer ez baitago xaloagoa pragmatista eta errealista izatea baino.

Pragmatista eta estatista autodenominatu askok aipatu izan dute maiz independentzia... [+]


2019-02-24 | I˝aki Barcena
Klima ez, sistema aldatu

Change the change. Lerroburu hori jarri diote Donostian antolatu den Klima Aldaketaren Nazioarteko Konferentziari. Hiru egunetan, bertoko eta nazioarteko adituak elkartuko dira “historia arrakastatsuak eta “negozio-eredu berriak” aurkezteko eta klima-aldaketaren ondorioen aurrean gizarte gisa ditugun erronkez eztabaidatzeko. Programan, hizlari nagusien artean, Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua, Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko... [+]


2019-02-18 | Aman Komunak
Afrika askatu kolonialismoa suntsituz

Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez , zailtasunak, bortxaketak, lapurretak, bahiketak, eragozpen burokratikoak eta baita ere lagunak eta irribarreak aurkituko dituzte.  Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. Oinutsik  itoko dira, haietako asko, itsasertzean. Beste batzuk, zorionekoak, hondartzaratuko... [+]


Venezuelaren ehiza

1999an Hugo Chavez boterera iritsi zenetik ezkerreko gobernu soberanistaren kontrako gerra amaigabea egon da martxan, intentsitate desberdinekin unean uneko botere korrelazioaren arabera. Arazoa ez da 2018ko hauteskunde presidentziala, arazoa chavismoaren proiektu burujabea da. Horregatik, AEBek eta Venezuelako burgesia handiek ez dituzte onartu chavismoak irabazi dituen hauteskunde desberdinak.

2002an oposizioak eta AEBak estatu kolpe bat ematen saiatu ziren. Nazioarteko botere oreka... [+]


2019-02-17 | Eneko Olasagasti
Zer ospatu handirik ez

Azken hilabetean hainbat agerkari digital eta paperezkotan honako lerro-burua irakurri ahal izan dugu: Onartua Artistaren Estatutua. Eta hitzezko ospakizunak zetozen atzetik. Baina ez da egia. Eta ez dakit oso ongi zer pentsatu, zer dagoen gezur horren atzean. Edo ezjakintasunaz idatzi dute edo asmo txarrez. Artistaren Estatutua Espainiako Diputatuen Kongresuko azpi batzorde batek idatzitako aholku txosten bat baizik ez baita. Gobernuari dagokio horko edukiak lege bihurtzea. Eta oraingoz joan... [+]


2019-02-17 | Edu Zelaieta Anta
Eskatologiaren argitan

Amari zor diot pasartea. Gaztelaniaz. Gasteiz erdialdeko familia batean gertatua omen zen; zehazkiago, ama baten eta alaba baten artean. Kontua da, halako batean, ama hura etxeko komun batean sartu zela eta bertako tapa altxatzean kaka arrasto nabarmena aurkitu zuela. Hogeitaka urteko alaba sartua omen zen komunean minutu batzuk lehenago eta, beraz, harena omen zen obra. Nolatan ez zuen garbitu galdetu zion amak alabari, eta gazteak erantzun omen zuen ea zertarako kontratatua zuten garbitzaile... [+]


2019-02-17 | Aingeru Epaltza
Madrilen

Euskal Herrian emakumearen berdintasunaren alde bertze leku batzuetan baino urrats bat aitzinago gabiltzala behin berriz bistaratu zen urtarrilaren 30ean, San Mamesen. Gau zinez zakur batean, Katedral-eko harmailetan 48.000 lagun metatu ziren neskek osaturiko bi futbol talderen arteko demaren lekuko izateko. Inoiz ikusi gabea, Europa osoan eta kasik munduan. Euskal futbolzaleek goi-goian paratu zituzten bai kirol femeninoa bai herri honen izena. Madrilgo prentsa gehienaren miresmena. Nahiz eta,... [+]


2019-02-17 | Santi LeonÚ
GAIZKI ERRANKA
Ardi beldurtiak

“Independentismo katalanak faxismoa itzarri du”. Esaldi bakarrarekin, nola zuritzen diren jarrera batzuk, nola banatzen diren ardurak: faxismoa indar naturala da, lo arina duen dragoi bat, Katalunia aldeko aldarrikapen neurrigabeek zirikatu dutena. Gauzak nola kontatzen diren.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude