Harlingeneko erraustegiaren sarrera blokeatu dute herritarrek, itxiera eskatuz

  • AfvalovenNee (Erraustegirik Ez) mugimenduak deituta, ziento bat herritar elkartu ziren ostiralean, abenduak 14, Harlingen herriko Omrin erraustegiaren atarian, haren itxiera eskatzeko. Aurretik, erraustegiaren jabea den Frisiako herrien elkargoak batzarra izan zuen eta bertan inguruko herrietako alkateek beren kezka azaldu zuten erraustegiaren kudeatzaileek informazioa ezkutatzen dietelako. Astebete darama geldirik Holandakoetan berriena den errauste plantak, hamaikagarren arazo teknikoa konpondu ezinik.


2018ko abenduaren 17an - 10:40
Herritarrak Harlingeneko erraustegiaren atarian protestan abenduaren 14an. (Argazkia: Afvaloven Nee)

Polemika gero eta beroago dago Herbeheretako errauste planta modernoena den Harlingen inguruetan, frogatuta geratu ostean (ikusi Dioxinagate: honela kutsatzen du Holandako erraustegirik berrienak) ofizialki kutsadurarik isurtzen ez duen labeak errealitatean baimendutakoak baino askoz kutsagai gehiago aireratzen dituela, dioxinak, furanoak eta beste. Ostiralean bildu behar baizuen erraustegiaren administrazio kontseiluak, bazkalondoan herritar talde batek eraikinerako sarbidea blokeatu zuen, haren itxiera exijituz. Elkarretaratzearen berri eman du kronika, argazki eta bideoz horniturik Omrop Fryslan hedabideak, bai nederlanderaz eta bai frisieraz.

Herritar batek Twitterrez zabaldu du protestaren bideo labur hau:

Onrin errauste plantaren jabea den herri elkargo edo mankomunitateak batzarra egin zuen egun berean. Bertan, Frisiako hainbat udalek beren kezka agertzeaz gain zuzendariari eskatu zioten berriro ezar zezala dioxina eta furanoak une oroz jarraian on-line kontrolatzeko sistema, urte betez martxan eduki ostean (eta kutsagaiek muga legalak gainditzen zituztela demostratutakoan) konpainiak inori galdetu barik bertan behera utzi zuena. Zuzendariak ez zien erantzun garbirik eman.

Zaborra erretzera zekarten kamioiei sarbidea eragotzi zieten herritarrek. (Argazkia: Jeanette Van der Ploeg)

Afvaloven Neet elkarteak azaldu duenez, erraustegi zuzendari John Vernooij  kexu azaldu zen Frisiako alkateen eskariak asko ari direlako garestitzen plantaren funtzionamendua. Agerian geratu baitira hasieran aurreikusi gabeko gastuei egin beharko dietela aurre: lurrunak bideratzeko hodiak berritu beharra (gai kimikoek uste baino lehen herdoildu dituztelako), aziko hidrokloridrikoa kontrolatu ahal izateko bikarbonatoa bezalako gai garestiak kopuru handitan erosi beharra, suteen kontrako azpiegiturak sendotu beharra...

Gainera, labeetan gertatzen ari diren matxurengatik behin eta berriro eten dute ondoko gatz faktoriari zerbitzen dioten lurrun zerbitzua, Harlingeneko erraustegiaren justifikazio ekonomikoetako bat izan dena. Eta hori gutxi ez bazen, zenbait udalerri hasi dira gaikako bilketan aurrerapauso handiak ematen (esate baterako, DIFTA sistema ezarriz, gure artean Usurbilen ezarri duen sortzez besteko ordainketa sistema, tarifa justua ere deitua) eta horrek labeetarako zabor gutxiago sortzea dakarrenez, erraustegiaren errentagarritasuna auzitan jartzen du. Non eta dagoenekoz errauste ahalmen gehiegi daukan Holandan.

Ororen buru, Frisiako udalerrietan hasi dira hipotesi bezala lantzen Harlingeneko erraustegi berri-berria ixteak zer nolako eragin ekonomikoa ekarriko liekeen, alderatzeko dagoenekoz labeak bizirik atxikitzeak sortzen dizkien galerekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude