"Hemen berehala egiten zaituzte, bataiatu eta kontsagratu. Egia esan, zortea da alde batetik, argitaletxeak oso adi daudelako, orain ere horrela da. Jende gaztea batzuetan inkubadoretan bezala edukitzen dute, oso mimatuak, eta hori ongi dago. Gainera, euskal literaturak horrela jokatu behar duela uste dut, ez dago beste erarik. Euskal argitaletxeek ezin dute utzi egunen batean idazle ona izan daitekeen norbait bibliotekari izatea, adibidez". (2008-07-31)