argia.eus
INPRIMATU
Harkaitz Cano: “Interesatzen zaidan autorea bere burua saboteatzen dakiena da”

2008ko abenduaren 12a

"Zinemaren munduan nahiko murgildua egon naiz. Eta, egia esan, konturatu naiz zenbat eta gehiago ezagutu zinema, orduan eta argiago ikusten dudala nire mundua literatura dela (…) Agertoki birtualak egin ditzakegu orain, laster aktore birtualak ere erabiliko dira… Eta horrek askatasun handiagoa ekarriko du. Baina autorearen figuran krisia ere bai. Blogekin idazlearen figura krisian sartu da, eta orain, sakelako telefonoen bidez egindako filmekin, zinema zuzendariarena. Nor da autorea, nor da idazlea? Nork esaten du nor den zer? Zein da kanona?" (2008-12-12)