Hamar hitzordu Ategorrietako sarraskiari buruzko komikia aurkezteko udazkenean

  • Aurten 95 urte bete dira 1931ko maiatzaren 27an Guardia Zibilak zazpi langile hil zituela Donostiako Ategorrietan. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, Euskal Herrian langileen aurka egindako sarraskirik handiena izan zen, eta gai hori ardatz hartuta komikia argitaratu dute ARGIArekin Malen Gainzarain ilustratzaileak, eta Beñat Apalategi, Lander Arbelaitz eta Markel Ormazabal gidoigileek. Bi kantuko biniloa ere dute. Bata Niña Coyote eta Chico Tornado talde donostiarrak eta Bala galiziarrek ondu dute, eta bestea, Gailu andoaindarrek eta Nakar donostiarrek.


2026ko irailaren 23an - 15:50
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Komikiak 1931ko gertakarien atzean zegoen errealitate sozial eta politikoa islatzen du, fikziozko hainbat protagonistaren bidez. Malen Gainzarainek egin ditu ilustrazioak eta Beñat Apalategi, Lander Arbelaitz eta Markel Ormazabal arduratu dira gidoiaz. Gainera, Koldo Izagirrek hitzaurrea eta liburuko amaierako poema egin ditu, eta komikiko elkarrizketetako hizkuntza-aholkulari izan da.

Beñat Apalategi, Malen Gainzarain, Markel Ormazabal eta Lander Arbelaitz.

Goiko irudian dituzue aurkezpeneko data guztiak, eta beherago bi bideoklipak.

Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak, Balarekin eginiko kantua: Abrado Derradeiro

Gailu eta Nakar taldeek eginikoa, Beñat Gaztelumendiren koplekin: Pasaiako herritik


Oroimen historikoa kanalean gehiago
2026ko urriaren 14
Patxi Martinez de Marigorta. Memoriaren bide bihurtsua
"Trantsizio garaiko barkamen-ituna izan zena, ahanztura-itun bihurtu da"

2026ko irailaren 23
Esker mila

2026ko irailaren 16
Irailak 12

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.