"Hamar egunez pantailak utzi" desafioa egingo dute Euskal Herriko hainbat ikastetxetan

  • "Gure bizitzan, gero eta leku gehiago hartzen dute pantailek, zaila sahiestea", diote desafioaren sustatzaileek. "Gure mendean bizi behar dugularekin ados izan arren, 10 egunez pantailak utzi desafioak emendatuz doaz urtez urte". Haurtzaindegi eta ikastetxeek, ume eta nerabeek, irakasleek, gurasoek, medikuntza edo hezkuntza arloko profesionalek, artistek, hautetsiek eta lekuan lekuko elkarteek parte hartuko dute erronka honetan, pantailekin dugun harremanari buruzko hausnarketa kolektiboa eramatea helburu.


2019ko maiatzaren 13an - 10:37
Iazko edizioan parte hartu zuen ikastetxe bateko haur eta gurasoak, txango batean, tokiko landareak ezagutzen / Camblain-Chatelain

Maiatzaren 14tik 23ra 32 herritako 5.710 haur eta gazteri aisi pantailak uztea proposatuko zaie hamar egun iraunen duen desafio batean. Euskal Herriko, Biarnoko, Ariexako eta Alsaziako haur eta nerabeak hartzen dituzten 49 eskolak parte hartuko dute desafioan. Hamar egunez telebista, tableta, ordenagailu, bideo joko eta sakelakorik ez erabiltzea da erronka. Horren ordez, eskolak, gurasoek, herriak, edo elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzera daude gonbidatuak.

Urruñako San Frantses Xabier ikastetxea da horietako bat. Lehen Mailako irakasle Eneko Jorajuriak elkarrizketa batean azaldu zigun moduan, erronkaren helburuetako bi dira: bortizkeriaren banalizazioaz ohartaraztea, eta pantailari begira behar baino denbora gehiago emateak eskolako errendimenduan eragin negatiboa duela azaleratzea bestetik.

“Kolpeak, irainak, hitz larriak… banalizatuak direla ikusten dugu, ez soilik helduen kolegioetan, baita Lehen Mailan ere, 11 urtez azpiko umeen artean”, kontatu zigun Jorajuriak. Bortizkeriak presentzia handia du telebistan, marrazki bizidunetan eta gazteei zuzendutako filmetan ere bai, eta horrek ekar dezake indarkeria dagokion tamainan ez neurtzea, ikasleek distantziarik ez hartzea, sarri ez dutelako bortizkeria gisa errekonozitzen. “YouTubeko hainbat bideorekin berdin; umore modu berria da haientzat”. Dioenez, geroz eta lehenago erosten dizkiegu mugikorrak umeei, eta zaila da kontrolatzea uneoro zer egiten duten. Gauez ohe ondoan uzten dituzte, eta goizeko ordu txikietan elkarri mezuak igortzen dizkiote, hirugarren bati buruz hitz egiten aritzen dira… Horrek guztiak eragina du harremanetan”.

Halaber, gosaltzeko tenorean edo oheratu baino lehen pantailari begira egoteak atentzio anitz eskatzen diela esan zigun, ez duela laguntzen burmuina pausatzen, eta arreta gutxiagorekin doazela eskolara. Edupax.org webgunean jaso daiteke Hamar egunez pantailak utzi egitasmoari buruzko informazioa. Eskolaz kanpoko gailuak direnez ahal bezain gutxi erabili beharrekoak, gurasoen parte-hartze aktiboa ezinbestekoa izango da, eta zonaldeko eragileak ere inplikatuko dituzte, “sobera” geratuko zaien denbora hainbat elkarteren jarduna ezagutzeko baliatuko baitute ikasleek.

Ekintza ugari

Besteak beste Urruña, Hazparne, Miarritze, Maule eta Donibane Lohizuneko hainbat ikastetxek hartuko du parte desafio kolektibo honetan. Herrietako eragile guztiak elkarlanean, ekintza ugari jasoko dituzten egitarauak prestatu dituzte. Nafarroa Behereko Hergarai ibarrean, esaterako, liburu aurkezpena, mintzaldiak, otorduak edota buztingintza tailerra egingo dituzte, Kazeta.eus webgunean irakurri daitekeen moduan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugikorrak
Teknologiarekiko lilurak ez dezala hezkuntza itsutu

Ez ote dugun kaka-nahaste ederra eskoletan, zer den hezkuntza digitalizatzea, ikasleak gai baten bueltan Interneten bilatzen jartzea al den bidea, zer ari garen galtzen teknologia bitartekari den ikas-prozesuetan, adimen artifizialak nola eragiten duen, eskolan teknologia... [+]


Mugikorrek umeak errentagarri bihurtzen dituzte

 Oso garrantzitsua da adin txikikoei mugikorrak debekatzea, eta hauxe da horren alde borrokatzeko momentua.


2024-03-07 | Sustatu
5 urte bete ditu Egunean Behin jokoak

Aste berezi-berezia prestatu du Egunean Behineko taldeak, jokoak 5 urte bete dituelako. Eta hori ospatzeko, sorpresaz betetako galdera eta sariak.


Altxa Burua Okondo taldea sortu dute hainbat gurasok, smartphonearen erabileraren adina atzeratzeko

Okondoko zenbait familia elkartu dira egitasmoan, kezkatuta baitaude Interneterako sarbidea duten sakelakoen eraginagatik adingabeen hezkuntza eta emozioen garapenean. Euren proposamena da 16 urte bete arte ez ematea gazteei horrelako gailurik eta apurka-apurka egitea, nerabeak... [+]


Nola erabiltzen dituzte gazteek bideo-jokoak, sare sozialak eta joko plataformak?

11-16 urte bitarteko gazteen %23ak dio etxean ez dietela inongo kontrolik ez araurik ezartzen, mugikorraren, bideo-jokoen edo bestelako teknologiaren erabilerari lotuta. Nafarroako Ikastolen Elkarteak egindako ikerketaren emaitzetako bat da: “Gazteak digitalki hezten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude