argia.eus
INPRIMATU
Hamaika Bertutek lehenengo urteurren festa egingo du etzi

2008ko urtarrilaren 10

Hamaika Bertute bertsolari taldeak lehen urteurrena ospatuko du larunbatean (12) Durangoko Plateruenan. Berrogeita lau bertsolarik eta hiru gai-jartzailek egin dute jada bat ekimenarekin. Taldeko kideek agertu dutenez, 170 saio ingururen antolakuntza lanetan izan dira bitartekari; saio gehienak Gipuzkoan eskaini dituzte, baina gainerako herrialdeetara gehiago zabaltzeko asmoa agertu dute.