Hamabi gaztek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratuko dute gaur

  • Hamazazpi gazte daude guztira auzipetuta Iruñean martxoan egin zen “Errepresioari Autodefentsa” manifestazioaren harira. Horietatik hamabik Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratuko dute gaur. Beste bostak adingabeak dira.


2017ko urriaren 30ean - 10:32
Errenteriako gazteen alde egindako manifestazioa. / Errenteriako Hitza
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Igande goizean zabaldu zuten albistea sare sozialen bidez. Matxoaren 11n Iruñean egin zen “Errepresioari Autodefentsa “ manifestazioaren harira auzipetu dituzte gazteak. Espainiako Nazionalaren kargak eta istiluak izan ziren manifestazioan. Goizeko 10:30etatik aurrera hasiko dira gazteak deklaratzen. Terrorismo delitua egozten diete eta honen arabera sei eta hamabi urte arteko kartzela zigorra izan dezakete.

Manifestazio beraren harira ia zortzi hilabete daramatzate Errenteriako hiru gaztek espetxean. Carmen Lamela epaileak darama auzia. Altsasuko auzia eta Kataluniako Jordiena daraman berak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2025eko urriaren 29
Teknologia
Aldarrikapen istorioak

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

2025eko irailaren 29
Barra warroak
Kaleko orban beltzak

2025eko ekainaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Centennials

Eguneraketa berriak daude