argia.eus
INPRIMATU
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere
  • Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak, agenda, iritzi-artikuluak eta bideoak.

ARGIA @argia 2023ko azaroaren 20a
Argazkia: Hala Bedi

Hala Bedi irratiaren web orriak zibererasoa jasan zuen ikasturtearen hasieran. Matxura handiak eragin eta zailtasun ugari tarteko, luze jo du web orria berreskuratzeko lanak.

Normaltasunera bueltatzeko gogoz eman dute berria eta ohiko jardunera itzuliko direla adierazi dute: “Arabako herri mugimenduaren eta gai sozial eta politikoekin lotutako aktualitate albisteak argitaratzen ditugu, eta baita iritzi-artikulu, erreportaje eta elkarrizketak ere. Bertan jartzen ditugu entzuleen eskura magazinen eta irratsaioen edukiak, podcast edo audio bezala”.

Weba irratiarentzako “euskarri garrantzitsutzat” jotzen dute kideek eta kazetaritza lan lokala egiteko “ezinbesteko baliabidea” dela ohartarazi dute.