Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, mossoek mugimendu libertarioaren aurkako operazioari ekin diote astearte goizaldean. Kasa de la Muntanya, 25 urte okupatuta daramatzan etxe historikoa, Poble Sec eta San Andreuko ateneoak eta hamabost etxebizitza partikular inguru miatu dituzte.
300 poliziako unitatea sartu da astearte goizeko 5etan Gracia auzoko Kasa de la Muntanyara. Directak jakinarazi duenez, bizilagunen mugikorrak, ordenagailuak eta gailu informatikoak konfiskatu dituzte.
Gutxienez hamalau lagun atxilotu dituzte mossoek. "Pandora" izeneko operazioa Espainiako Auzitegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudez epaileak jarri du martxan, eta “izaera anarkistadun erakunde terroristak desegitea” du helburu.
8:00etan Travessera de Dalt bidea itxi dute 50 pertsona inguruk, gertaeren aurkako protesta gisa, baina segituan sakabanatu ditu poliziak. Directaren arabera, gerturatzen diren kazetari guztiak identifikatzen ari da polizia.
Madrilen ere ari da polizia miaketak egiten, eta pertsona bat atxilotu dute, Berriak jaso duenez.
Jasaten ari den isolamendu-erregimena salatzeko ekin zion gose grebari Cospitok. Erroman, presoarekin elkartasunez, protestak izan ziren larunbatean, eta 40 pertsona atxilotu zituzten polizia-indarrek.
Bartzelona, 1902ko abuztuaren 1a. Lola Iturbe Arizcuren anarkista eta feminista aitzindaria jaio zen. CNTko kidea eta Mujeres Libres erakundeko sortzaileetako bat, 1936ko Espainiako Gerra amaitzean Frantziara alde egin zuen eta han Erresistentzian parte hartu zuen. Franco... [+]
Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun... [+]
Poltsatik objektuak atera ahala, hitzaldira gerturatutako pertsonen begirada arretatsuaren pean ari da horiek kokatzen hizlarietako bat. Ur botila eta mukizapi pakete bat bazter batean, eta parez pare, distantzia dezentera, fruitu lehor poltsa eta hortzetako eskuila. Erdian,... [+]
Sergio Balchada Outeiralek liburua argitaratu du Gerra Zibilean alde errepublikarrean borrokatu zuten galiziarrei buruz. Horietako asko Amurrion egon ziren, Bakunin Batailoian. Bere presentziak amurrioarren arreta erakarri zuen, praktikatzen zuten ateismoak talka egiten baitzuen... [+]