Yolanda Arrieta idazleak 2005etik 2007ra Deia eta Berria egunkarietan argitaratutako artikuluak bilduta Uretan lez izeneko liburua plazaratu du. Toti Martinez de Lezeak ere lan berria argitaratu du: Placeres reales (Maeva). Europako hainbat errege familiaren istorio sexualak kontatu ditu liburu horretan. Bestalde, Fernando Morillo idazle azpeitiarrak ere Zure animaren truke (Txalaparta) izeneko liburua kaleratu du. Manu Lopez Gaseni idazleak ere lan berria aurkeztu du: Mozorroa ispiluan (Erein). Saiakera metaliterarioa da argitaratu duena eta ibilbide pertsonaletik abiatuta idatzi du. Iban Zalduak, berriz, Euskaldun guztion aberria (Alberdania) izeneko lana kaleratu du. Euskal Herriaren iragana aldatzeko obsesioa dagoela uste du Zalduak eta horren inguruan hausnartu du bere lan berrian.