Hainbat eraso izan ziren Baigorrin ospatutako Nafarroaren Egunean

  • Igandean Baigorrin ospatutako Nafarroaren Egunean izan ziren “eraso fisiko bat, eraso arrazista bat eta ahozko eraso bat”-en berri eman du Basaizeak, egunaren antolatzaileak, astelehenean. Sare sozialetan jakinarazi dituzte gertakariak eta mobilizazioa egin dute Baigorrin astelehenean bertan.


2026ko apirilaren 28an - 17:45
Azken eguneraketa: 2026-04-29 09:32
Hainbat eraso eman ziren Baigorrin ospatu zen Nafarroa egunean. Patxi Beltzaiz
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2026ko Nafarroaren Eguna ospatu zen Baigorrin (Nafarroa Behera) apirileko azken igandean, Estatu zapaltzaileen aitzinean, herri erresistentzia lelopean. “Milaka euskaltzalek Nafarroa bakarra eta euskalduna dela aldarrikatzeko parada” izan dela adierazi du Basaizeak, egunaren antolatzaileak, sare sozialetan. 

Hala ere, astelehenean egunaren “bilan gazi-gozoa” egin dute, “eraso fisiko bat, eraso arrazista bat eta ahozko eraso bat” gertatu baitziren, Kazetak jaso duenez. Horretaz gain, hainbat autoren leihatilak hautsita azaldu ziren eta bertaratutako batzuek “txartel faltsuak” erabili zituzten. Erasoei aurretik prestatuta zeukaten protokoloaren bidez erantzun zietela jakinarazi dute. 

Basaizeak ohartarazi du erasoak gaitzesten dituela eta ez dituela inolako eraso edo jarrera sexista, arrazista edo homofoborik onartuko. “Elkarren arteko errespetua, berdintasuna eta segurtasuna” behar direla azpimarratu du elkarteak, eta egoera salatzeko mobilizazioa egin du Baigorrin.

Ez diraa Nafarroaren Egunean salatzen diren lehen erasoak. 2022an emakume batek sexu erasoa pairatu zuen, eta iaz LGTBIQ+ bandera bat hautsita azaldu zen. 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.