Habanan mobilizazio jendetsu batek omendu ditu Maduro defendatzen hildako 32 militar kubatarrak

  • Venezuelako presidente Nicolas Maduro babesten ari ziren 32 militar kubatar hil zituzten AEBek urtarrilaren 3an. Hildako "heroiak" omentzeko ostiralean milaka pertsona mobilizatu dira hiriburuan. Kubako presidente Miguel Díaz-Canelek adierazi du AEBekin elkarrizketarako prest daudela, baina ez dutela intimidaziorik onartuko.


2026ko urtarrilaren 19an - 10:47
Azken eguneraketa: 15:34
Presidencia y Gobierno de Cuba
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

32 militar kubatarren gorpuak ostegunean heldu ziren Habanako Jose Martí aireportura. Zain zeuden Díaz-Canel presidentea eta Raúl Castro jenerala, besteak beste. Ostiralean, gobernuak milaka pertsona bildu zituen “heroiak” omentzeko manifestazioan.

Tribuna “antiinperialistan” gobernuko buruak batu ziren militar uniformeekin jantzita. Bertatik, Díaz-Canelek adierazi zuen AEBekin elkarrizketak egiteko eta bi herrialdeen arteko harremanak hobetzeko prest dagoela Kuba, baina berdintasun baldintzetan eta elkarrekiko errespetuan oinarrituta. Ohartarazi zuen Kubak ez duela amorerik emango, ezta ere “hertsadura edo intimidazioan oinarritutako inolako ulermenik” onartuko. Mobilizazioan 500.000 lagundik gora parte zutela adierazi du Kubako Gobernuak

AEBen eta Kubaren arteko tentsioa gora doan bitartean, Díaz-Canelek Kuba eta Venezuelaren arteko harreman goraipatu zuen: “25 urte baino gehiagotan Kubak eta Venezuelak balizko mundu hobe baten aldeko idealak eta obrak partekatu dituzte, sozialismoaren bidetik justizia konkistatzeko prest, baina herrialde bakoitza metodo propioekin eta errealitate ezberdina erabiliz”.


Kuba kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Enegarrenez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...