Gutxiengoak batera, gehiengoak gara


2021eko abenduaren 02an - 11:06
Azken eguneraketa: 12:07

Nik ulertu, ulertzen dut, gaur egun –azken hamarkadetan bezala– agintea eskura izateak itsutu lezakeela edonor. Baita luzaroan gauza bera egiteagatik baldarkeria eta nagikeria – neurri batean- nagusitzea. Hortik aurrera, hainbat eta hainbat zerrikeria “kontroletik at” gorde behar izatea ere bai, ulertzen dut. Hori dena ulertzen dut, baina, besteak, oposizioko aulkiak betetzen dituzten ”beste horiek” gutxiestea ez dut ulertzen. Jarera hori, ez da –garai bateko– adimenaren ispilu.

Beharbada horregatik, garai bateko bortizkeriaren oihartzunak atzera egin duen neurrian, berriro ere agerian geratzen ari da betiko demokratek biktimak, “beraien” biktimak, gaur ere beharrezko dituztela. Beraien biktimak direla benetako egitasmo politikoa, ez dutela besterik. Itxuraz hori aski dute.

Hemen Euskal Herrian etorkizunaz eztabaidatzen ari bagara, Madrilgo Lege Biltzarrean entzuten ari garena beste zerbait da. Nahiz aurrekontuak izan “gaur”–La Moncloako giltza– beste batzuk ETAk bere jarrera militarra amaitu izanak ekarri duen krisialdia gainditu ezinik dabiltza. Ez dute ulertzen, ez dute ulertu nahi, errealitate berri baten aurrean jartzen gaituela, bai gizartea, bai klase politikoa. Baina hala ere, duela hamar urte entzuten genuen mezu berbera entzuten diegu; orain arte egin duzuena ez da aski, ez du balio, agian, auskalo noiz, beranduago beharbada….

Are okerrago, beste zerbaitez egiten da solas. Egonezin instituzionalean kokatu nahi da eztabaidaren arreta-gunea, eta ez Madrilen bakarrik. Helburu hori dute Gasteizko Legebiltzarrean entzundako irain eta probokazioek.

Irentsi ezinik dabiltza, –nire ustez– beldurraren estutasuna. Guk bai, baina beste inork ez baitu su-etenik eman, memoriak hautatu egiten baitu –komenigarritasunaren arabera– ezkutatu edo ahaztu nahi duena.

"Ez baita zelai politikoan parte hartze hutsarekin arazo demokratikoa konpontzen, egitasmo guztien gauzatzeko bidea bermatzean baizik"

Kolonialismoetatik eratorritako “sistema demokratikoen” bultzadaz sortutako mapak ez dira ukiezinak, ez Estatu Espainiarrean, ez Europan. Bi komunitate desberdin eta antagonikok, bakoitzak bere eskubide politikoak zilegi den bezala bilatzen dituztenean, gatazka ez beti baina askotan zatiketarekin konpondu izan da. Horregatik XX. mende hasieran Europa 24 estatu independentek osatzen bazuten, gaur 47 dira. Kontuan hartzekoa, azken bi hamarkadetan hamasei direla osatutako estatu berriak.

Ez baita zelai politikoan parte hartze hutsarekin arazo demokratikoa konpontzen, egitasmo guztien gauzatzeko bidea bermatzean baizik.

Badakit, “orain” ordaina dator, beti dago ordainen bat, eta Estatu Espainiarrean, Konstituzioaren ukiezintasunari uko egitean datza. Konstituzioa eraldatzeko proposamenak aurkeztu beharrean gaude, bestela, orain arte ikusi dugun bezala, edozein irtenbidek –etorkizunari begira– alde batek bestea garaitu izanaren porrota besterik ez du ekarriko.

Historiak agertzen digu zein den “euskal gatazka” deitu den hori konponbidean jartzeko asmoz negoziazio prozesuren bati heldu zaion bakoitzean, Madrilen aldetik azaleratu den sakoneko gakoa. Alegia, Estatu Espainiarraren demokratizazio amaitu gabea, hutsegite baten defentsa irmoan oinarritu dela, zer eta Konstituzioaren “ustezko” ukiezintasunaren defentsan.

Komunitate politiko baten etorkizuna ezin da arinkeriaz oinarritu komenigarritasunezko tabuetan. Ezta Moncloaren aldizko ahulezia baliatuz. Etorkizuneko gertakariak benetan hauskorrak lirateke ez balira arduradun gutxi batzuen nahia baino. Ez du ezertarako balio borondate politikoak, ez bada garapen sakon eta iraunkorretan oinarritzen. Besteak beste, eskubidearen bilakaeran eta aitortzan.

Berdin zait EAEn edo hemen Nafarroan. Berdin zait EAJ edo Geroa Bai. Une honetan bakarrik ez, askotan irakurri eta entzun izan diet hainbat belaunalditako erakunde abertzaletako buruzagiei, beraien helburua Euskal Herriaren askatasuna dela, baita Urkullu berari ere.

Hasiera batean, zalantzan jarri ezin badut nire egiten dudan helburu horren aldeko jarrera, aitortu behar dut nahiko sinesgaitza iruditzen zaidala helburu horren alde egitea, PSOE bezalako indar politiko espainiarrekin bat eginez.

Beharbada norbaitzuek esango dute ez gaudela une egokian horrelakoak azpimarratzeko. Ezagutzen ditut, badakit nortzuk diren, nork ez ditu ezagutzen ba? Euskal herria aske nahi dutenentzat, askatasunak esanahi bakarra dauka.

Hemen, Euskal Herriko Hegoaldean, ez batzuk ez besteak, ez gara etorri berriak, eta denak ezagutzen gara. Historiak agertzen du –ikasi nahi duenarentzat– inork ez duela “beti” bide egokia hautatu, eta egia da, baina okerrak zuzentzen ikasita gaude.

Lehen aske izatearen praxiarekin nenbilen bezala, uste dut abertzale izatea ere zehaztu beharra dagoela. Abertzale izatea ez baita estatutu baten hitzarmenak babesten dituen interesak bermatzea. Abertzale izatea, beste zerbait da.

Hausnarketa honen edukiak zaharkitua eman dezake, baina abiaburu hauetatik zenbat eta gehiago aldendu, orduan eta zailago jarriko zaigu nahi dugun horretara hurbiltzea.

Irakurtzen ari zareten lana amaitzera doala, uste dut une egokia izan daitekeela aitortzeko, orain arteko joan-etorri osoari begirada luzea emanez, nazio batek bere askatasuna lortu beharko lukeela, odol tantarik ere isuri gabe.

Baita ere, bitarteko baketsuak erabiliz gain, indar moral guztiarekin eta nazioartean aitortutako eskubideak aldarrikatuz. Horri guztiari euskal gizartearen gehiengoaren borondatea gehituz, aski izan beharko luke .

Behin eta berriro ikusten dugun bezala hain gutxi trebatuta dagoen Espainiako demokraziak, ba ote du –noizbait izango ote du– britainiarrek Irlandan adierazi zuten adinako sendotasunik? Erregimen zaharretik eratorritakoak aseko ote ditu? Argiago esanda, egoerak behartzen duen trantsizio berriak eskatzen duen guztiari eutsiko dio? Ni baikor naiz.

Xilaba bertsolari txapelketaren finalean, bertsolari polit batek zioen bezala: Gutxiengoak batera, gehiengoak gara.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude