argia.eus
INPRIMATU
Gurea gurearen ordez (Xabi LarraƱaga)

2007ko azaroaren 28a

"Globalizazioak kultura askoren ahultzea ekarriko du, eta guztiz logikoa da nork berea defendatzea. Arazoa, nire ustez, ez da geureari eutsi nahi izatea, geure hori mugatu, moztu, mozorrotu eta uniformatzea baizik. Euskal Herrian izan den eta oraindik ere bizirik dirauen hamaika erdal usadio euskal usadioa bezain geurea baita, era horretara ere begiratu diogu munduari, era horretan ere aztertu dugu mundua eta era horretan ere egon eta izan gara etxetik atera barik. Inongo agintariek ez dute zertan balizko idiosinkrasia bakarra herritarrei ezarri, baina helduok bederen itzuri, alde edo uko egiteko gaitasuna dugu. Umeek, aldiz, dena dute irensteko, eta dena, hemen, gurearen zati bat baino ez da izango". (2007-11-28)