- "Gure belaunaldiak Euskaltzaindian egin duen lana oroitzekoa izanen da" Jean Haritschelhar
Azpimarragarria: "Iparraldean militantismoa bada, borrokatzen gara, baina gure agintariek badakite elkorrarena egiten. Ez dute entzun nahi. Onartu dute euskarak onura publikoa izatea, eta hori ez da aise lortu, baina ez da hegoaldean bezala. Hemen akademien mailan gaude, baina Frantzian ez (...) Hemen, Jaurlaritzak bere eskuetan du bai hezkuntza eta baita kultura ere, eta hori ez da guti. Frantses jakobinoek ez dute Frantzian berdina gertatzen utziko. Euskaltzaindiak ofizialtasuna galdegina dio Frantziako Gobernuari, baina hori ez dugu aise lortuko (...) Nik uste dut urrats bat aski handia izanen dela iparraldean ofizialtasuna ukaitea, baina honetan ez naiz hain optimista (...) Nik pentsatzen dut, hegoaldean, euskara eta gaztelera beharrezkoak direla eta hirugarren hizkuntza frantsesa beharko lukeela izan. Iparraldean, berriz, euskara eta frantsesa beharrezkoak, eta hirugarrena gaztelera. Beraz, euskaldunak behar du izan hiru hizkuntzaren jabe. Hori da etorkizuna." "Euskonews & Media"n (2000ko urtarrilak 14-21, 62. zbk.)