Gure Amerika nazioarteko ontzidia AEBen blokeoa apurtzera joango da Kubara martxoan

  • Gazara joandako Sumud Ontzidian inspiratuta, Kubara joango den ontzidia martxoan abiatuko da Karibetik bertatik, baina oraindik eguna finkatu gabe dago. Nazioarteko elkarte eta mugimendu askoren artean antolatutako ekimena da.


2026ko otsailaren 13an - 12:05
Azken eguneraketa: 2026-03-04 11:38
Erregai eskasiak auto ilera luzeak sortzen ditu herrialdean. RTVE
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Antolatzaileek adierazi dutenez, Kubaren aurkako AEBen zigorrak gero eta gogorragoak dira eta urtarrilaren amaieran Donal Trumpek agindutakoekin kubatarren bizimodua oso egoera larrira eramaten ari dira: “Setio honek argi itzalaldiak eragiten ditu, gasolina mugatzen du eta horrek eragin handia du herritarren etxeetan, osasun etxeetan edota funtsezkoak diren beste hamaika azpiegituretan”. Horregatik, AEBen enbargoa salatzeaz gain, Trump administrazioaren blokeoa hausten saiatuko dira eta laguntzarako materiala eramango dute, besteak beste, elikadura, sendagaiak eta bestelako hornikuntzak.

Gazako ontzidiekin gertatu ez bezala, pentsatzekoa da ontzidiak ez duela arazorik izango Kubara heltzeko, AEBek petrolio-ontzien aurkako debekua jarri baitu indarrean. Edozein kasutan, blokeo hori nazioarteko arau eta legediaren aurkakoa da, Nazio Batuen Erakundeko adituek berriki jakinarazi dutenez: “Nazioarteko legeak bortxatzeaz gain, berdintasuna eta demokrazian oinarritutako nazioarteko ordenaren aurkako mehatxu larria da”. 1992 eta 2025 artean NBEko Batzar Nagusiak 30 aldiz eskatu die AEBei Kubaren aurkako enbargoa altxa dezaten, baina azken horiek beti egin diote uko eskaerari.

Ontzidiaren izena eta abiapuntua Bogotan urtarrilaren amaieran egin zen konferentzian dago. Jose Martí buruzagi kubatarraren lanari ohore eginda, Gure Amerika izendatu zuten bilkura eta bertan bildu ziren hainbat gobernutako ordezkari, herri mugimendu eta kargu instituzional, “eskualdean elkarlana indartu eta Monroe Doktrinan oinarritzen den AEBen erasoari” aurre egiteko. Dadagoeneko ontzidiaren webgunea ere ireki dute, besteak beste, dirulaguntza biltzeko.

Jeremy Corbyn parlamentari britainiarra, Ada Colau Bartzelonako alkate ohia, David Adler Progressive International kolektiboko kidea, Thiago Avila Gazako Sumud Ontzidiaren sustatzailea, Rashida Tlaib AEBetako kongresista demokrata edota María Fernanda Carrascal diputatu kolonbiarra daude Gure Amerika ontzidian joango direnen artean.


Kuba kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 14
AEB-en erasoa Venezuelaren aurka
Trumpen bakeak guda esan nahi du

2022ko abenduaren 27
Emilio Aranguren. Euskal DNA-dun gotzain kubatarra
"Iraultza ateo deklaratu zenean, orduantxe aldaketa gure etxean"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.