Fourquetek botoen %38 eskuratu du Arbona Batua zerrendarekin, Arbonan (Lapurdi). Bi puntu gutxiagorekin, (%36) bigarren tokian gelditu da Beñat Arla abertzalea, eta hirugarren egin du Jacqueline Peigneguyk, botoen %26 lortuta. Hiru zerrendak lehiatuko dira bigarren itzulian, eta lehenengo bien artean norgehiagoka estua izango dute, 30 botoko aldea baitago.