Guardia zibilengana eraman dituzte Sestaoko kirol-campus bateko haurrak

  • Haur horien familiak kexu dira, eta taekwondoa lantzen duen Las Llanas klubaren aurkako kexa bat aurkeztu dute: aurrez ez zieten kuartelera antolatutako irteeraren berri eman.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko uztailaren 10ean - 09:45
tele7.tv
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Haserrea sortu da Sestaoko (Bizkaia) hainbat familiatan, Las Llanas kirol-elkarteak haurrentzat antolatutako kirol-campusaren barruan, Guardia Zibilaren Bilboko (Bizkaia) kuartelera eraman baitituzte ikasleak, euren senideei aurrez jakinarazi gabe. Uztailaren 7an izan zen irteera, eta hainbat hedabidek jaso dutenez, besteak beste armak erakutsi zizkieten haurrei guardia zibilek.

Itxura denez, Sestaoko Udalak itun bat dauka Las Llanas klubarekin, baina bertan jasotako baldintzak urratzen ari dira campusean. Izan ere, teorian, jardueren %70ek izan behar dute lotura erdigunean dagoen kirol-modalitatearekin (Las Llanasen kasuan, taekwondoarekin), baina familiek kritikatu dute ez dela hori betetzen ari; eta, horrez gain, haurrei arreta euskaraz emateko gutxieneko baldintzak ere urratzen ari dira campusean, udal-hitzarmenek markatzen dutenaren kontrara. Horiek horrela, ikasleak Guardia Zibilaren kuartelera eraman izanak beste muga bat gainditu du, eta haurren familiak bultzatu ditu kexa formal bat aurkeztera.


Guardia Zibila kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...