Guardia Zibila ANC eta Omniumen egoitzetan sartu da Cuixart eta Sanchezen informazio bila

  • Guardia Zibila asteazken goizean ANC eta Omnium Cultural erakunde independentista kataluniarren egoitzetan sartu da.


2018ko urtarrilaren 24an - 10:12

Espainiako Auzitegi Goreneko Pablo Llarena epaileak aginduta egiten ari dira erregistroak.

Bi erakunde horiez gain, lehen informazioen arabera Generalitatearen menpeko Telekomunikazio eta Informazioaren Teknologien Zentroan ere sartu dira (CTTI katalanezko sigletan).

Kalez jantzitako agenteak ari dira miaketa egiten. Itxura guztien arabera, Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten bulegoak dira operazioaren xede nagusia. Hain zuzen, asteazken honetan bete dira 100 egun bi erakundeetako buruak preso sartu zituztenetik.

Omniumek Twitter bidez informatu duenez, egoera lasaian daude eta eskatu dute inor ez dadila mobilizatu egoitzaren inguruan.

Operazioak berehala eragin ditu Kataluniako alderdi eta eragileen erreakzioak. ANCko Agustí Alcoberrok nabarmendu du bi preso politikoek kartzelan 100 egun bete dituztenean egin dituztela erregistroak.

CUPek adierazi du "beraien demokrazia mugimendu zibikoak miatzea" dela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude