Guardetxea «bestelako Donostia baten eraikuntzan aurrerapauso bat emateko» baliatzera deitu dute

  • Urtebete pasatu da Alde Zaharreko Gazte Asanbladak Urgulleko Guardetxea okupatu zuenetik. Bertako proiektu autogestionatuak bizirik jarraitzen du, eta agerraldia egin dute urteurrenaren bueltan, eragile ugariren babesarekin.


2026ko maiatzaren 4an - 07:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urte bat bete da Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) Urgulleko Guardetxea okupatu zuenetik; 2025eko Maiatzaren Lehenaren testuinguruan okupatu zuten, hain zuzen ere. Urteurrenaren bueltan, Guardetxeko kideek, Donostiako eragile sozial eta politiko ugariren babesarekin, agerraldia egin zuten ostiral arratsaldean Parte Zaharreko Trinitate plazan.

“Gaurko eguna ordea, ez da urteurren ospakizunetarako eguna”, nabarmendu zuten agerraldian: “Maiatzaren Lehena antolakuntza politikoan eta zapalkuntza ororen kontrako borrokan berresteko eguna da”. Horrela, Donostiako askotariko eragileak saretzera deitu zituzten: “Balio dezala Guardetxeak, eta urteurren honek, gaur elkartu garen eragile eta militanteon arteko aliantzak indartu eta bestelako Donostia baten eraikuntzan aurrera pausu bat emateko”.

Hain zuzen ere, eragile hauek guztiek egin zuten bat Guardetxearen urteurreneko agerraldiarekin eta irakurketarekin: AZGA, Askapena Donostia, Atximurka Ibaetako Talde Transmaribibollo Autonomoa, Bilgune Feminista, Bloke Askea, Bizilagunekin Desazkunde Turistikoaren Aldeko Donostiarron Plataforma, Donostiako Asanblada Antirrazista, Donostiako Piratak, Egham Gipuzkoa, Ernai Donostia, Erraustu Ibaeta Campuseko Ikasle Feministak, Euskal Herrian Euskaraz Donostia, Hondarpe Groseko Auzo Elkartea, Ikama Donostia, Ibaetako Euskaltzaleon Plaza (IEP) Taldea, Ikama Ibaeta, Jardun Koordinadora, Kinka, Komite Internazionalistak, Saretxe Etxebizitza Sindikatua, Transmaribollo Asanblada, ESK Sindikatua, ELA Sindikatua eta LAB Sindikatua. 

guardetxea1

Guardetxearen lehenengo urteurreneko agerraldia, Trinitate plaza.Guardetxea

Urtebete bizia

Berriki, elkartea osatu, eta Guardetxea modu legalean kudeatzeko eskaera ofiziala egin diote Donostiako Udalari, eta, hain zuzen ere udalak “bi aukera” dituela nabarmendu zuten agerraldian: “Dagokion erantzukizuna bere gain hartzea eta Guardetxearen esleipen baldintzak adostea, edo beste behin ere, Parte Zaharreko eta Donostiako elkarte, eragile eta bizilagunen aldarrikapenei entzungor egitea eta Guardetxea husten saiatzea”.

Ildo beretik, agerraldia baliatu zuten “udalbatzarrera bertaratzeagatik jasotako 32.000 euroko isunak salatu eta zigor eskaeren zein epaiketa egunaren zain jarraitzen duten kideei elkartasuna adierazteko”.

“Oztopoak-oztopo”, gaineratu zutenez, “etenik gabeko eskaintza politiko-kulturala garatu da Guardetxean, milaka pertsona igaro dira bertatik eta hamarnaka eragileren egitasmoak garatzeko aterpea izan da”. Horregatik, hain zuzen ere, “argi” dute “Guardetxearen moduko proiektu autogestionatu eta komunitarioak ezinbestekoak direla”.


Gaztetxeak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.