Grebak Arabako Esku-hartze Sozialean, langileen erosteko ahalmena bermatzeko

  • ELA, LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuek grebak deitu dituzte ekainaren 17an eta 22an, patronalaren "etengabeko blokeoaren aurrean" hitzarmena negoziatzeko pausuak emateko.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko ekainaren 09an - 09:42

Arabako Esku-hartze Sozialeko zerbitzuan grebak deitu dituzte ekainaren 17 eta 22an ELA, LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuek. Hitzarmen kolektiboaren negoziazioan patronalaren blokeoa salatzen dute.

Esku-hartze sozialeko langileek babesgabetasun egoeran dauden adingabeak, familia kalteberak, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak, buru osasun arazoak edo adikzioak dituztenak artatzen dituzte. "Azken finean, gizarteko kolektibo kalteberenak", azaldu dutenez. 1.000 langile inguru dira, hiru laurden baino gehiago emakumeak. Hitzarmen-sinadurarik gabe lizitazioak aurrera ez ateratzeko mehatxua egin dietela ere salatu dute.

Gizarte-zerbitzuetako langileak dira, baina pribatizatua dagoen zerbitzu batekoak. Urte eta erdi daramate hitzarmen kolektibo bat negoziatzen. Hitzarmenak lan-baldintzak hobetu eta sektoreko langile guztien erosteko ahalmena bermatu dezala eskatzen dute.

Salatu dute patronalak negoziazioa luzatu duela erosteko ahalmena bermatzen ez duten "neurri eskasak proposatuz". KPIaren igoera %11,5era mugatzen dute, baldin eta hitzarmenaren indarraldiko (2021-2024) KPIen batura handiagoa bada. Sindikatuen ustez, horrek esan nahi du hitzarmen kolektiboa murriztu egingo dela, eta ez dute onartzen.

KPIari lotutako soldata igoera ez ezik, 30 orduko lanaldi-murrizketa, kontziliazio-neurri egokiagoak, lizentzien hobekuntza eta plusen arteko bateragarritasuna ere aldarrikatzen dituzte langileek.

Pribatizazioaren eta prekarizazioaren aurrean, baldintza duinen aldeko borrokan berretsi dira: "Gure lana onartu egin behar dela uste dugu, eta horretarako, sektoreari ez ezik, gizartearen zati handi bati ere egonkortasuna emango dioten hobekuntzak lortu behar dira. Horregatik, prest gaude edozein unetan negoziatzeko, betiere langileen erosteko ahalmena bermatzen bada, eta borrokan jarraituko dugu AISAren planteamendu eskasen aurrean eta Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren erantzukizun faltaren aurrean, horiek baitira pribatizatutako eta prekarizatutako gizarte-zerbitzuen titularrak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude