Greba osteko borroka eguna: milaka emakume karriketan

Zuzeneko jarraipena
  • Azken bi urteetako greben eskutik etorri da 2020ko Emakumeen Nazioarteko Eguna. Aurten ez da grebarik izan, baina Euskal Herriko mugimendu feministak aurreko urteetako tentsioa mantendu nahi izan du M8ko borroka egunaren bidez. “Antolatu indarrak, batu borroka feministara” izan da aurtengo leloa. Gizarte atomizatu eta indibidualizatu honetan, antolatzera eta borroka kolektiboan egitera dei egin dute. Ekintza nagusiak igandean izan badira ere, ostiraletik izan dira martxan auzoak, herriak eta hiriburuak.

Martxoaren 8ko eguerdiko manifestazioa Bilbon. (Argazkia: Esteilas)

2020ko martxoaren 06an - 12:30
Gakoak
Iruñean, Pirinioetatik Erriberara

 

 

Gaztelu Plazan da Iruñeko manifestazioa

 

 

Herrialde Katalanetan ere manifestazio handiak

 

Gasteizen, debekuen gainetik

 

 

Donostian amaitu da mobilizazioa

 

 

Madrilgo manifestalditik alde egin behar izan dute alkateordeak eta C's alderdiko ordezkariek

 

Txileko Santiagoko mobilizazioan Las Tesis-en "Un violador en tu camino" abestu dute

Lehendakaritzako jauregiaren atarian kantatu dute Txileko taldeak sortuta munduan birala bihurtu den abestia:

 

16.000 manifestari Iruñean

 

 

Gasteizko Udalak Andra Mari plazako balkonada erabiltzea debekatu dio mugimendu feministari (U30eko greba deitzaileei bezala)

 

 

Jendetza Iruñean

 

 

Gasteizko manifestazioa amaierako puntura iritsi da

 

 

#M8-ak italiarren laurdena isolamendu neurriek blokatuta harrapatu du

Gobernuak koronabirus izurria dela eta Italiako iparraldearen zati handi bat berrogeialdian ezarri du, italiarren laurden bat biltzen duen eremua. Beste neurrien artean, elkarretaratze handiak ere debekatuta daude. Zenbait ekintza sinboliko egitearekin konformatu behar, horrelako egoera muturrekoan. Horietako bat biltzen du Milandik zabaldu den argazki honek:

(Argazkia: The Guardian)

 

Donostian Miracruz kalean zehar doa manifestazioa

 

 

Jendetza Amsterdameko mobilizazioan

 

Iruñean feminismo antikoloniala aldarri

 

 

Gasteizko kaleak gazte feministez beteak

 

 

Manifestazio masiboak espero dituzte Latino Amerikan

Martxoaren 8 honetan elkarretaratze eta mobilizazio handiak espero dituzte Latino Amerikako hiriburu eta hainbat lekutan. Mexikon bereziki, emakumeek beren haserrea adieraziko dute urteotan biderkatu den feminizidio kopuru izugarriagatik. Oro bat handiak izango dira manifestazioak Txileko hiriburuan, Kolonbiakoan, Argentinakoan eta abar.

 

Landa eremukoemakumeak ere hurbildu dira Iruñera

 

 

Iruñean hasi da manifestazioa

 

 

Arabako erresidentzietako langileak borrokan

 

 

Emakume pentsionistak Gasteizko mobilizazioan

 

 

Mobilizazioak Londresen ere

 

Donostian abian dira milaka emakume

 

 

Iruñean manifestazioa hastear

 

 

Gasteizen milaka pertsona kalean

 

 

Hiriburuez gain, herri askotan burutu dira mobilizazio feministak

 

Parisen manifestazioa oso gogor zanpatu du polizia frantsesak larunbatean

Sare sozialetan herritarrek ipinitako irudiek mila hitzek baino hobeki erakusten dute poliziak larunbatean Parisko manifestazioak eteteko erabilitako bortizkeria, alde guztietatik protestak eta haserrea piztu arazi dituena:

 

Eguerdiko manifestazio jendetsuena, Bilbon

 

Giza-katea Gasteizen eta agintarien 'zuriketa morearen' salaketa

 

Donostian eguerdian pentsiodunak batu zaizkie feministei manifestazioan

 

 

Donostian eguerdian pentsiodunak batu zaizkie feministei manifestazioan

 

Iruñean Gaztelu plaza jendez lepo eguerdiko ekitaldietan

 

Baionan burutu da hiriburuetako mobilizaziorik goiztiarrena

Bezperatik hasita mobilizatu dira Ipar Euskal Herriko feministak, Jenofa Berhokoirigoinek sare sozialetatik kontatu duenez:

Igandean, berriz, eguerditan abiatuta Baionako karrikak zeharkatu dituzte herriko etxean amaitu den manifestazioan:

 

"Amiantoak emakumezko aurpegia ere badu" adierazi dute CAFek langileek martxoaren 8aren bezperatan.

"Zaintza zen beraien lana, eta zaintza lana aitortu ez zaien bezala, orain amiantoak hil dituela ere ez da aitortu nahi", azaldu dute CAFeko langileek Beasainen egindako agerraldian. Amiantoaren biktima guztiak aitortzeko eskatu dute eta esplizitu egiteko langileen arropak garbitzeagatik hil direnak.

 

Gipuzkoako egoitzetako langileek 235. greba eguna dute gaur

Martxoaren 8a dela-eta ELA sindikatuko 600 delegatu eta militante elkartu dira Donostiako Kursaalen. Kanpoan sindikatu bera gidatzen ari den Gipuzkoako erresidentzietako grebalarien gatazka nabarmendu dute. Egoitzetako sektoreko ia langile guztiak emakumeak dira eta 235. greba eguna dute gaur. Donostiako Emakumeen Etxean hiru egun daramatzate itxialdian.

Naia Torrealdai eta Bego Beraza: "Inportantea da argi uztea zein den gure feminismoa"

Maite Asensiok Naia Torrealdai Bilgune Feministako kideari eta Bego Beraza Bilbo Feminista Saretzen plataformako gazte sareko partaideari elkarrizketa egin die Berria-n. Bi greben ondoren aurtengo mobilizazioen ezaugarriak eta helburuak zein diren azaldu dute. Antolatzeko beharra eta "gure feminismoa" nolakoa den azaltzeko premia azpimarratu dituzte, besteak beste. Ondoko loturan duzue elkarrizketa osoa: "Inportantea da argi uztea zein den gure feminismoa".

Baionan, Pausa gunetik abiatuko dira emazte errefuxiatuen egoera ikusarazteko

Iparraldeko Hitzak erreportaje mardula prestatu du igandera begira. Lapurdiko, Nafarroa Behereko, Zuberoako eta Bidasoako eragileak elkarrizketatu ditu, 2020ko M8ari tonua hartzeko. Ekitaldi nagusia Baionan egingo da, baina Ipar Euskal Herriko hainbat herritan ere ekintzak prestatu dituzte. Ondoko loturan irakur daiteke Iparraldeko Hitzak prestatutako erreportajea: Feministak saretu nahian.

Aiaraldeko egitarauak

Aiaraldea.eus hedabideak Amurrio, Areta, Artziniega, Laudio eta Urduñako egitarauak argitaratu ditu. Ondoko loturan daude guztiak: Greba egunetik borroka egunera egingo dute salto igandean.

<< <
1 2
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Eguneraketa berriak daude