Greba orokorra deitu dute martxoaren 17rako Hego Euskal Herrian, gutxieneko soldata propioaren alde

  • ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxaldek deitu dute greba orokorra. Presio egin nahi diete patronalari, Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa edukitzeko, 1.500 eurokoa.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2025eko abenduaren 15ean - 10:30
Azken eguneraketa: 16:23
LAB
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa ezartzearen alde, martxa igo eta greba orokorrerako deia egin du Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak, martxoaren 17rako. Proposamena da 1.500 euro gordineko gutxieneko soldata ezartzea Hego Euskal Herrian, hau da, Espainiako Estatuan dagoen 1.184 euroko gutxieneko soldata 1.500 eurora igotzea, eta diferentzia hori Nafarroako eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gobernuek jartzea. Horrexegatik, LGS (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata) hemen erabaki izango da erabiliko duten leloa.

Horixe bera lortzen ahalegindu dira orain arte ELA, LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta Etxalde, mobilizazio dinamika bateratuan. Batetik, enpresariekin eta patronalarekin lanbide arteko akordioa lortzen ahalegindu dira, baina huts egin dute negoziaketek, Confebask patronalak uko egin baitio mahaian esertzeari, edo borondatea azaltzeari, eta gauza bera CEN patronalak. Bestetik, Gasteizko eta Iruñeko legebiltzarretan ekimen legegileak aurkeztu dituzte, parlamentuek gobernuei eska ziezaieten Espainiako lan harremanetan araudiak aldatzea, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskumenak lor zitzaten aipaturiko soldataren diferentzia edo osagarri hori pagatu ahal izateko. Eskumen eza argudiatu dute, hain zuzen ere, EAJ, PSE-EE eta PSN ekimenaren aurka azaltzeko. 


Greba kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.